From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuluera[1][2] Hegoaldeko Afrikako hizkuntza da, nagusiki Hegoafrikan (% 95etik gora) bizi den zulu jendearena. Halaber, Hegoafrikako etxeko hizkuntzarik zabalduena da: biztanleen laurdenak darabil, gutxi gorabehera, eta populazioaren erdiak ulertzen du. 1994an, hamaika hizkuntza ofizialetako bat izendatu zuten. Beste bantu hizkuntzen moduan, latindar alfabetoaz idazten da.
Zuluera | |
---|---|
isiZulu | |
Hiztunen geografia. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Hegoafrika, Zimbabwe |
Hiztunak | 10 milioi (hizkuntza nagusia), 16 milioi (bigarren hiz.) |
Eskualdea | Hegoaldeko Afrika |
Araugilea | Zulu Language Board |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Benue–Congo (en) Bantoid (en) Southern Bantoid (en) Bantu hizkuntzak East Bantu (en) Southern Bantu (en) Nguni (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, hizkuntza eranskaria, noun-adjective (en) , azentua, Meeussen's rule (en) , hizkuntza sintetikoa, pitch accent (en) , pro-drop language (en) eta hizkuntza tonala |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Kasu gramatikalak | bokatiboa eta lokatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | zu |
ISO 639-2 | zul |
ISO 639-3 | zul |
Ethnologue | zul |
Glottolog | zulu1248 |
Wikipedia | zu |
Linguasphere | 99-AUT-fg |
ASCL | 9213 |
IETF | zu |
Hiztun gehienak Hegoafrikako ekialdean daude, batik bat KwaZulu-Nataleko probintzian eta Mpumalangakoan.
Herrialde hartatik kanpo, ez da inon ofiziala, baina zuluerazko lurraldea Zimbabwen ere zabaltzen da, bai eta Malawi, Mozambike eta Eswatinin ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.