From Wikipedia, the free encyclopedia
Ziritarren dinastia[1] (arabieraz: زيريون) dinastia berberea izan zen, sanhaya taldekoa, X-XII. mendeen artean Ifriqiyan (Tunisia eta Aljeriako ekialdea) eta Granadan aginpidean izan zena. Hasieran fatimatarren gobernariak izan ziren, baina, haien aginpidea ukatuz, xiismoa utzi eta sunien dotrina ezarri zuten 1048an; mendeko zituzten lurraldeen gaineko jabetza Bulukkin ibn Ziriren esku geratu zen. Fatimatarrek, ordea, Banu Hillalen beduinoak bidali zituzten haien kontra. Beduinoen ondoren Siziliako normandiarrek eraso zituzten eta almohadeek aginpidea eskuratzearekin (1157), ziritarren dinastia desagertu zen. 1002an, ziritarren beste adar batek aginpidea hartua zuen Granadan; 1090ean almohadeak garaitu zitzaizkien.
Ziritarren dinastia زيريون | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
973 – 1152 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
Ziritar leinuaren lurrak X. mende amaieran | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Kairuan | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Erlijioa | Sunismoa | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.