ibilgailuen mugimenduak eragindako bestibuluko bertigo faltsua From Wikipedia, the free encyclopedia
Zinetosia edo bidaiariaren zorabioa ibilgailuen mugimenduak eragindako bestibuluko bertigo faltsua da, labirintoaren estimulazio ez-harmonikoaren ondoriozkoa. Izerdialdiak, aharrausiak, goragaleak eta gorakoak izaten dira sintoma nagusiak.[1]
Zinetosi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | inner ear disease (en) , genetic nervous system disorder (en) , genetic otorhinolaryngologic disease (en) , gaixotasun genetikoa eritasuna |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza, neurologia Otorrinolaringologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | bromodiphenhydramine (en) , prometazina, dimenhidrinato, chlorcyclizine (en) , (RS)-meclizine (en) , Eskopolamina eta (RS)-meclizine (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | T75.3 |
GNS-9-MK | 994.6 |
OMIM | 158280 |
DiseasesDB | 11908 |
MeSH | D009041 |
Disease Ontology ID | DOID:2951 |
Burua geldi edukitzeak eta ahoz gora etzateak zinetosia kontrolatzen lagun dezakete. Ahal bada, ikuspegia horizontean finkatu behar da. Ez da maparik irakurri edo kontsultatu behar.[2]
Ohitzeko teknikak erabil daitezke, baina eraginkortasuna epe ertainean adierazten da eta praktika jarraituaren bidez mantendu behar da.[3]
Zinetosia saihesten laguntzen duten hainbat medikamentu daude: antimuskarinikoak, hala nola, eskopolamina, antihistaminikoak, hala nola dimenhidrinatoa eta sinpatikomimetikoak, adibidez, dextroanfetamina.[2] Eskopolamina eraginkorrena da, batez ere badaezpada hartzen bada.[4] Baina, izan daitezkeen ondorio kaltegarriak kontuan hartu behar dira. Haurdunaldian, meklizina eta dimenhidrinatoa baino ez dira gomendagarriak.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.