Urdailean dagoena ahotik indarrez berriro egotzi, nahita edo nahi gabe From Wikipedia, the free encyclopedia
Oka, okada, goitika, goitikin, gonbito edo goitigaleurdailean dagoena ahotik indarrez berriro egoztea da. Oka burmuinetako gune berezi batek kontrolatzen du; gune horri eragiten dioten drogen bidez edo urdaileko, hesteetako eta barne-belarrikokirioen kitzikaduren bidez oka eragiten du. Diafragma eta abdomeneko giharrak uzkurtzen dira eta urdaileko sarrerako giharra lasaitzen.
Artikulu hau gorputz-isurkariari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Oka (argipena)».
Oka egitean baino aurreneko egoerak goragale du izena, batzuetan okarik gabe ere agertzen dena. Goragalea eta okada ekiditeko sendagai antiemetikoak erabiltzen dituzte.