Neolitoko zeramika dekoratzeko estilo bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Zeramika kardiala deitzen zaio berberetxo arruntezko ertz horzdunekin (Cardiidae familiako Cerastoderma edule edo Cerastoderma glaucum) inprimaturiko apainketak dituen buztingintzari. Halere, apainketak maskorrekin egiteaz gain, atzamarrak, azazkalak, eztenak, lokarriak eta abar erabili ziren ere. Askotan, zeramika inprimatuaren izena hobesten da[ohar 1]. Zeramika kardiala Mediterraneoko Neolitoko lehenetariko aldi bat da, K.a. VI. eta V. milurtekoa, Balkanetatik Espainako Levanteraino hedatu zena, nahiz eta horren eragina Europako kostaldetaraino heldu.
Zeramika kardial | |
---|---|
Zeramika kardialaren horizontea | |
Datuak | |
Historia | |
Garaia(k) | Neolito. K.a. VI.-V. milurtekoak |
Kultura | Zeramika kardialaren kultura |
Berberetxo arrunta (lehen cardium edule izen zientifikoa ematen zitzaiona eta gaur egun Cerastoderma edule dena) edo bestelako Bibalbio baten maskorrekin apaindutako zeramika Afrikako Atlantikoko kostetan agertu da ere, adibidez Banc d'Arguin Parke Nazionaleko itzelezko maskortegietan, Mauritanian edo Chafarinak uharteetan[1]
Zeramika inprimatuaren lehen tokiak (K.a. 6400-6200) Epiro eta Korfu izan ziren. Geroago, Albanian eta Dalmazian (Adriatikoren ekialdean) agertu zen, K.a. 6100-5900 artean[2].
Italiako datarik zaharrenak Italiako hegoaldean jaso dira, Coppa Nevigatan, (c. K.a. 6000) Adriatikoko kostaldean, non zeramika kardialaren adibideak agertzen diren[3]. Iparralderantz eta mendebalderantz Karbono-14ko datuak eta Iberiarenak berdinak dira (cal. K.a. 5500) kultura kardialaren eta erlazionatutako kulturen hedapen azkarra adierazten duena: Genovako golkotik Mondegoko estuariora dauden 2.000 km, 100-200 urtetan egin ziren. Horrek adierazten du itsasoz egin zirela, kostan barrena koloniak ezarri ondoren. Zaharragoko kulturak Greziako ekialdekoa eta Kretakoa izan ziren, dirudienez Levantetik (Ekialde Hurbila) etorritakoak, baina aldea dago zeramika kardialeko eta inprimatutako kulturekin. Erdialdeko Balkanetako eta Adriatikoko zeramikak erkatzean, nabaritzen da VI. milurtekotik, eta 1000 urtez, kultura horiek ezberdinak izan zirela estiloan eta manufakturatzeko moduan[4]. Inprimatutako lehen zeramikak toki hauetan agertzen dira: Ekialde Hurbilean, Anatoliako zenbait partetan, Mezraa-Teleilat barne eta Afrikako iparraldeko Tunus-Redeyef eskualdean (Tunisia). Hori dela eta, lehen kolonoak Adriatikoan ezarri ziren, agian Ekialde Hurbiletik etorritakoak. Era berean, ez da baztertzen Afrikako iparraldetik etortzea, inprimatutako zeramika Egipton, Siriako kostaldean, Palestinan eta Libanon agertu delako[5].
Esan bezala, zeramika kardialeko adibiderik zaharrenak Sirian eta Libanon daude, K.a. VII. milurtekoan, molusku bibalbioen maskorrekin lehenbiziz zeramika inprimatu zelako (Biblos kultura)[6]. Europan Sesklo aurreko kulturaren adibidea dugu, Tesalian (Grezia)[7]. Dirudienez, han agertzen dira VI. milurtekoko lehen kardial-aztarnak. Alabaina, zeramikaz aparte, kultura honek ez ditu Neolitoko beste ezaugarririk. Aurkikuntzek adierazi dutenez, kobetako biztanle horiek ehiztariak, biltzaileak eta arrantzaleak zirela, eta Mesolitoko lanabesak erabiltzen zituzten. Seguru asko, aurreratuago zeuden beste herriek kulturizatuta izan ziren, zeinek nekazaritza eta abeltzaintza ezagutuko baitzituzten. Milurteko horretan, eta ohitura ekonomikoak (ehiza, bilketa eta arrantza) utzi gabe, Neolitora trantsizio bat gertatu zen, nekazaritza eta artzaintza onartuz. Horretaz gain, inprimatutako zeramika ugaritzen da, apainketa berriekin.
Agidanez, zeramika kardiala herri nabigatzaileei esker hedatu zen, hondakin bromatologikoetan itsas handiko espezieak agertzen direlako, nabigazioaren bitartez Mediterraneoan zehar hedatu zirenak. Dena dela, ez dago froga sendorik, Italiaren hegoaldean izan ezik, hortaz, uste da hedapen kardiala ez zela hedatu migrazio demografiko orokor batengatik, baizik eta tokiko populazioek Epipaleolitoko berrikuntza teknikoak eriden zituztelako. Alabaina, giza talde batzuek, Adriatiko zeharkatu ondoren, Apulia kolonizatu zuten (dirudienez, Balkanetako hainbat egoiliarrek Molfettara emigratu zuten)[8] baita Sizilia ere. Gizaki horiek kobetan bizi ziren gehienbat, nahiz eta garai hartan herrixkak agertu, lubakiekin eta oholesiekin gotorturik zeudenak. Pixkaka-pixkaka, kolonizazioa Italiako erdialdera heldu zen (Lazio, Toscana, Liguria). Korsika eta Sardinia uharteetara iritsi ondoren, Frantziako hegoalderaino ailegatu zen. K.a. V. milurtekoaren inguruan, kultura hau Espainiako eta Frantziako kostaldean ezarri zen, baina zenbait eskualdetan tartekaturik, bertako herri batzuek akulturazioari aurre egin zietelako. Barrualdean, zeramika kardiala Rodano eta Ebro ibaietatik sartu zen, Atlantikoara iritsiz, Iberiar penintsulan gutxienez. Alabaina, Andaluziako kostak fenomeno horren kanpo geratu ziren.
Kultura kardialaren aztarna asko ez dira geratu, Neolitoko herri horiek nahiko primitiboak zirelako, haien nabigatzeko ustezko gaitasuna aparte. Bestalde, zaila da kultura kardial batez hitz egitea, eskualdeetan aldagai asko daudelako, beraz, hobe da esatea zeramika kardialaren horizontea edo hobeto inprimatutako zeramikaren horizontea. Italiako hego-ekialdean Molfetta kulturak biltzen dira (agidanez, zaharrenak); Sizilian, berriz, Stentinelloko kultura. Italiaren iparraldeak eta Frantziako hegoaldeak multzo bat osatu zuten, zeinen aztarnategirik garrantzitsuenak Arene Candide (Italia), eta Châteauneuf-lès-Martigues eta Roucadour (Frantzia) baitziren. Espainako garrantzitsuenak dira Cova de l'Or eta La Sarsa (Valentziako Erkidegoan), Montserrateko kulturarekin erlazionatzen direnak. Eragin kardialak Portugaleraino heldu ziren, baita Afrikako iparralderaino ere, non Kaptsiar kulturako zenbait ezaugarri inprimatutako zeramikarekin erlazionatzen diren[9].
Gaur, uste da kultura kardialaren eragina Neolitoa hedatzeko balioetsi dela, beste bertako kultura batzuen aurrean, zeinak aurrerapen arkeologikoek frogatu dute zaharragoak zirela. Edonola ere, ukaezina da haien ezaugarri bereizgarriak: mendebaldeko zeramika kardialaren hondoa biribila da; haren profila oboidea eta zenbaitetan samaduna. Bestalde, buztin freskoan, maskorrak, atzamarrak, azazkalak eta eztenak erabili ziren, bandak, triangeluak eta txebronak (gezi-buru baten itxurako irudi geometrikoa) egiteko. Buztingintza eta industria litikoa erlazionatuta daude: mikrolitoak (gehienbat ehizarako erabiliak), zulagailuak eta hezurrezko espatulak ugariak zirelako. Badaude beste apaingarri batzuk ere, adibidez, harrizko besokoak, lepokoen aleak eta maskor-zintzilikarioak. Itsasontzi itxurako esku-errotek adierazten dute nekazaritza ezagutzen zutela. Hondakinak aztertuz, animalia hauen aztarnak agertu dira: ardiak, ahuntzak, itsaskiak eta arrainak.
Kardial eta epikardial fosilak ikasi ondoren, frogatu zen Zipreko eta Egeo uharteetako nekazariek Europa kolonizatu zutela[10] Bosgarren milurtekoaren amaieran, kultura honek amore eman zuen beste herri indartsuagoen aurrean, baina epikardialeko taldexkak geratu ziren Italiaren iparraldean (aho karratuko edalontzien kultura “Chiozza”) eta Adriatikoko Balkanetan (Hvar, Lisicici y Butmir)[11] Antza denez, kultura horren erroak garrantzitsuak dira herri iberiarren eta liguren jatorria azaltzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.