From Wikipedia, the free encyclopedia
Zeelanda (nederlanderaz Zeeland ⓘ) Herbehereetako hego-mendebaldeko probintzia da, Scheldt eta Maas ibaien deltek osatua, Belgikako mugatik hurbil. 2.934 kilometro koadroko eremua du eta 2015eko urtarrilaren 1ean 380.726 biztanle zituen[1]. Hiriburua Middelburg da.
Zeelanda | |||
---|---|---|---|
Herbehereak | |||
Ereserkia | |||
Zeeuws volkslied (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Herbehereak | ||
ISO 3166-2 | NL-ZE | ||
Hiriburua | Middelburg | ||
King's or Queen's Commissioner (en) | Han Polman (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°34′00″N 3°45′00″E | ||
Azalera | denetara 2.934 km² ura 1.146 km² | ||
Mugakideak | Hego Holanda, Ipar Brabante, Ekialdeko Flandria, Mendebaldeko Flandria eta Anberesko probintzia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 386.707 (2022ko urtarrilaren 1a) 5.981 (2015) | ||
Dentsitatea | 130 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Erreginaren mandataria | Han Polman | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Matrikula | K | ||
www.zeeland.nl |
Zeelanda Berriari izena eman dio.
1299 arte Holanda eta Flandriako kondeen artean banatua izan zen; urte horretan Holandako kondeak bateratu zuen. Hortik aurrera Holandaren esku egon zen. 1432an, Filipe Onbera Borgoinako dukeak zituen Herbehereetako jabetzen barnera igaro zen. 1477an, Maria Borgoinakoa eta Maximiliano I.aren Habsburgoen esku geratu zen.
Laurogei Urteko Gerran Utrechteko Batasunaren barnean zegoen, eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren parte izan zen. Frantziaren okupazioaren ondoren, 1815ean Herbehereetako Erresumaren probintzia bilakatu zen. 1953ko
1953ko Ipar Itsasoko uholdeak 1.835 pertsona hil zituen Herbehereetan (bereziki Zeelandan), eta 150.000 hektareako eremua urperatu zuen; horren ostean Delta plana (nederlanderaz: Deltawerken) abiarazi zen[2], eskualdea itsasotik babesteko.
Probintzia ia osorik irlaz osatua dago, eta hortik Zeeland izena (euskaraz: «Itsasoko Lurra»). Azaleraren gehiena, berez, ura da. Lurraren gehiengoa itsas-mailaren azpitik dago, eta gizakiak eraikitako dike sistemari esker bizi daiteke bertan. Irla kopuru handi batez osatua egon arren, gaur egun tunel eta zubiz irla guztiak loturik daude. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak.
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.