From Wikipedia, the free encyclopedia
Mosa[1] (frantsesez: la Meuse; valonieraz: Moûze; nederlanderaz: Maas) mendebaldeko Europako ibaia da. Frantzian jaioa, Belgika eta Herbehereak zeharkatzen ditu. 925 kilometro luze da eta 34.548 kilometro koadroko arroa drainatzen du.
Mosa (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Ibai nagusi eta ibai |
Luzera | 950 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°51′59″N 4°01′08″E |
Honen parte da | Meuse basin (en) Grote rivieren (en) |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Ekialde Handia |
Departamendua | Marne Garaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 36.000 km² |
Arro hidrografikoa | Meuse basin (en) |
Ur-emaria | 230 m³/s |
Lakuak | Maasplassen (en) |
Iturburua | Le Châtelet-sur-Meuse |
Bokalea () | Ipar itsasoa (Hoeksche Waard (en) Moerdijk) |
Langresko goi-ordokian du iturburua, Frantzian, eta ondoren hegoaldeko Belgika eta Herbehereak igarotzen ditu. 50 kilometroz Belgika eta Herbehereen arteko muga egiten du, eta ondoren Rhin ibaiaren azken adarrekin biltzen da. Ipar itsasora isurtzen da, 925 kilometro eginik.
Mosaren emaria 1911-1999 bitartean neurtu zen Borgharengo estazioan (Limburg, Herbehereak).[2] Ibaiak 21.300 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 62. Batez besteko emaria 246 m³/s da. Emari handiena urtarrilean du (475,5 m³/s), eta txikiena abuztuan (85,1 m³/s).
Mosaren batez besteko emariak (m³/s) Borgharenen neurtuak
Datuak: 1911-1999 bitartean
Germaniako Erromatar Inperio Santuko mendebaldeko muga markatu zuen, harik eta Westfaliako Itunaren bitartez (1648), Alsazia eta Lorrena Frantziaren mendera igaro ziren arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.