Zamartze
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zamartze Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko Uharte Arakil udalerriko herri bat da. 2008an, biztanle bakarra zuen. Herriko ondasun nabarmenena Zamartzeko monasterioa da, 1983an Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak monumentu izendatua.
Zamartze | |
---|---|
monumentua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Uharte Arakil |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′26″N 1°57′45″W |
Demografia | |
Biztanleria | 2 (2020) 0 (2019) |
Antzinako Erromaren garaian, Antoninoren Ibilbideak aipatzen du Asturica Augusta eta Burdigala artean (hau da, Astorga eta Bordele artean) bazela Mansio Aracaeli izeneko leku bat[1], Alba pasa eta gero (Durruma) eta Alantonera iritsi aurretik (Atondo?). Aracilum izeneko herri bat zegoen, askotan Uharte Arakilekin identifikatu dena[2]. Hala ere, azken ikerketetan arabera[3], bide garrantzitsu honetan Uharte-Arakilen zegoena ez zen herri edo hiri bat, baizik eta Mansio sinple bat[1].
Identifikazio horretan oinarrituta, Antzinaroan Uharte-Arakil baskoien lurraldean zegoela ondorioztatu da. Hala ere, badirudi beranduago Merobaudesek bagaudak garaitu zituenean aipatzen den Aracellinatorum frangit insolentiam Bacaudarum horretako Aracellinatorum ez dela Uharte Arakil, baizik eta Araciel, gaur egungo Corellatik gertu. Honela, baliteke Uharte-Arakil ez egotea baskoien lurraldean, baizik eta barduliarrenean, Lekunberritik gertu aurkitu den mugarri batean oinarritua[4].
Edonola ere, Mansio Aracaeli hori Veleiatik Pompaelora dihoan kaltzadan zegoen[5].
Litekeena da Zamartzen Erdi Aro osoan egotea helburu sakratuetarako erabilitako lur bat, aurkitu diren hilobiak ikusita, baina bisigodoen garaiko arrasto gutxi aurkitu dira. Hala ere, 1048tik aurrera (aurkitu den txanpon baten urtea) eliza erromanikoa eraiki zen bertan, eta XI. mendetik aurrera jendea hilobiratu da[1].
Arakil ibaiaren ondoan eta Aralarko mendilerroaren azpian kokatua, Done Mikel Aralarkoaren santutegira joateko abiapuntu da. Monasterioak guztira hiru eraikin ditu, ekialdetik mendebaldera errenkan jarriak. Nagusia, aitzinean kokatua, XII. mendeko Santa Maria eliza erromanikoa da; Erdi Aroan Iruñeko Andra Maria Errealaren katedralaren peko monasterioa zen. Egun, Iruñe eta Tuterako artxidiozesia da monasterioaren jabea, eta espiritu-ariketak egiteko etxea prestatua du hor.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 2 | 1 |
• (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra. 10 (Zamartze) Iruñea: Nafarroako Kutxa, 502-503 or. ISBN 84-87120-02-4..
• (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra. 1 (Araceli) Iruñea: Nafarroako Kutxa, 367 or. ISBN 84-87120-02-4..
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.