From Wikipedia, the free encyclopedia
Zaidiak[1] (arabieraz: الزيدية, az-zaydiyya) xiismoaren adar bat dira, islamiar erlijioaren barnean, eta VIII. mendean sortu ziren.
Gainontzeko xiiten lehen lau imanak onartzen dituzte, baina ez bosgarrena (Muhammad al-Baqir) bere anaia Zayd ibn Alik ordezkatu zuena eta 740an omeiatar boterearen aurkako matxinada bat sustatu zuena.[2]
Yemengo iparraldean (non gehiengoa diren) eta Saudi Arabian bizi dira. Sunismotik hurbilen dagoen adar xiita da, imana ez dagoela Jainkoak gidatuta eta, beraz, ez dela hutsezina uste baitute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.