From Wikipedia, the free encyclopedia
Yorgos Lanthimos (grezieraz: Γιώργος Λάνθιμος, Giorgos Lanthimos; Atenas, 1973ko maiatzaren 27a) greziar zinema, bideo eta antzerki zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea da.
Yorgos Lanthimos | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, 1973ko irailaren 23a (51 urte) |
Herrialdea | Grezia |
Lehen hizkuntza | greziera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ariane Labed (en) (2013 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hellenic Cinema and Television School Stavrakos (en) Moraitis School (en) |
Hizkuntzak | greziera greziera modernoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Greek Weird Wave (en) |
lanthimos.com | |
|
Lanthimos Atenaseko Pagrati auzoan jaio zen.[1] Bere estilo sailkaezina eta surrealistagatik ezaguna da.[2]
“Greziar zinemaren olatu berria” mugimenduaren zuzendari esanguratsuena kontsideratzen da. Mugimendu hau 2000ko hamarkadan sortu zen, Greziako krisi ekonomiko-sozialak eraginda. Mugimendua, Greziako krisiaren aurrean, absurdotik, eszentrikotik eta enigmatikotik abiatzen da jarrera kritikoa erakusteko.
Lanthimos Atenaseko Pagrati auzoan jaio zen 1973 urtean. Bere ama, Eirini, denda baten jabea zen eta bere aita, Antonis, saskibaloi jokalaria. Bere aitak Pagrati BC saskibaloi taldean eta Greziako selekzioan jokatu zuen, eta geroago Moraitis School saskibaloi taldeko entrenatzailea izan zen.[1]
Moraitis eskolan ikasketak amaitu ostean, Lanthimosek enpresen administrazioa ikasi zuen. Horrez gain, bere aita bezala, Pagrati BC taldean saskibaloi jokalaria izan zen, baina jokatzeari utzi zion bere enpresen administrazioa ikasketak utzi zituenean.[1]
Garai haietan Zinema eta telebista zuzendaritza ikasten hasi zen Atenaseko zinema eskolan.[2]
Bere filmetan jorratu dituen gaien artean hauek daude:
Bere filmetako ezaugarriak hauek dira:
-Kinetta: Kostaldeko herri baten dekadentzia eta bakardadea erakusten du.
Neguan bertan lan egiten duten etorkinek lekua abandonatzen dute. Zenbait pertsonaik zonaldean gertatutako hainbat erailketa ikertuko dituzte.[3]
-Alps: Erakunde sekretu batek, “Alps” deiturikoa, familiar baten heriotza pairatu dutenei senide hilda eguneroko bizitzan ordezkatzea eskaintzen die.[4]
-Kynodontas (Canino): Bikote ezkondu bat hiriaren kanpoaldean kokaturiko luxuzko etxe batean bizi da bere hiru seme-alabekin. Seme-alabak ez dira inoiz atera etxetik eta beraien gurasoentzat aproposenak diren arauen pean heziak dira, kanpoko influentziarik jaso gabe. Hegazkinak jostailuak direla edota itsasoa larruz estalitako aulki mota bat dela uste dute. Etxean sartu daitekeen pertsona bakarra Christine da, aitaren lantegian segurtasun zaintzaile dena.[5]
-The Lobster (Langosta): Film honetan mundu distopiko diktatorial bat erakusten da. Mundu horretan bikotea aurkitzen ez dutenak animali batean bihurtzen dira eta gizartetik kanporatzen zaie. Solteroak bikotea aurkitzeko topaketa batzuetara joaten dira, baina bakarrik 45 egun dituzte helburua lortzeko. Bitartean, kanporatuen artean, arau zorrotzak dituen erresistentzia mugimendu bat antolatzen da.
-The Killing of a Sacred Deer (El sacrificio de un ciervo sagrado): Zirujau batek eta bere familiak gorputz paralisia eragin diezaiekeen gazte baten jazarpena pairatzen dute. Gaztearen aita akats mediko batengatik hil omen zen eta mendekua hartu nahi du.
-Poor Things: Bella Baxterren istorioa kontatzen du, haurdun zegoela bere buruaz beste egin ondoren mediku ero batek berpiztuko duen emakumea. Horretarako, medikuak jaiotzear zen haurraren garuna emakumearen buruan sartuko du. Esperimentu horren emaitza dena ikasteko duen emakume bat da. Horrela, dena da berria Bellarentzat; hitz egiten eta ibiltzen ikasiko du, eta lotsarik gabe hasiko da bere nortasuna eraikitzen.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.