galiziar kantautore, konpositore eta letragilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Yolanda Saa Filgueira, artistikoki Yoly Saa (Pontevedra, Galizia,1992ko urriaren 4a) galiziar maistra, egile-abeslaria, musikagilea eta letragilea da. 2022ko apirilaren 22an, Yoly Saak A golpes de fe argitaratu zuen, 11 abestiren lehen bilduma.
Yoly Saa | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Yolanda Saa Filgueira |
Jaiotza | Pontevedra, 1992ko urriaren 4a (32 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Education and Sport Sciences of Pontevedra (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Diskoetxea | Warner Music Spain |
2022ko udazkenean RTVEko Duos Increíbles saioan parte hartu zuen. Belaunaldi eta abestien ezagutza partekatzeko helburuaz sortutako saio berria izan zen, musika orkestrak zuzenean jotzen zuela eta ikusleak hamarkada zehaztuetan banatuta botazioen bidez partehartzaile zirela. Sole Giménez [1] izan zuen beterano-bikotelagun. Finalera heldu eta hirugarren postua lortu zuen Solerekin.[2]
Hasieran, musika hobby zuela, Yolyk unibertsitate-ikasketekin jarraitu zuen, eta Haur Hezkuntzan[3] graduatu zen. Ikasketak areto-futbolarekin uztartu zituen, eta Emakumezkoen Lehen Mailan jokatu zuen Poio Pescamar[4] taldearekin ezkerreko hegalean.[5]
Aitari esker hasi zen kantatzen txiki-txikitatik, Contigo aprendí edo Sabor a ti bezalako boleroetarako grina irakatsi baitzion.[6] 13 urte zituela, lehen gitarra oparitu zioten Gabonetan, eta modu autodidaktikoan jotzen, baina denbora luzea pasatu behar izan zen publikoaren aurrean kantatu arte.[7] 18 urte zituenean, Andrés Suárez[8] kantautore galiziarrak eraginda, bere kantak konposatzen hasi zen, baina bere kontzertuak funtsean bertsioz osatuta zeuden.[9]
2013an, lagun batek konbentzitu zuen Antonio Vegaren[10] Lucha de Gigantes bertsio bat egin eta YouTubeko kanalean argitaratzeko. Bideoak arrakasta handia izan zuen eta Galiziako musika panoraman ezagun egin zen.[11]
2018an, Coldplayk Río de Janeiron emandako kontzertua telebistan ikusi ondoren, Yolyk Madrilera joatea erabaki zuen, bere ibilbide musikala aurrera ateratzeko.[12]Hiriaren erritmo gogorrak itzularazi zion, baina familiak jarraitzeko eskatu zion.[13] Yoly Madrileko metroan jotzen hasi zen, erraztasuna irabazteko, ikusle handi baten aurrean jarrita, baina ez zion arreta handirik jartzen.[14] Ondoren, Libertad 8 edo El Buho Real bezalako hiriburuko zuzeneko musika-tabernetara jauzi egin zuen.[15]
Lagun batek gomendatuta, Yoly Saa Andrés Suárezek 2018an antolautako Ireki Leihoak lehiaketara aurkeztu zen eta irabazi egin zuen.[16] Galiziarraren ekimenaren muina artista gazte berriak aurkitzea zen, kontzertuetan telonero gisa laguntzeko. Horrek taulak eman zizkion eta publiko handiago bati aurre egiten irakatsi zion. Musikaren munduan ere ateak zabaldu zizkion, eta 2020an kontratu bat sinatu zuen Warner Music Spain diskoetxearekin. Hori pandemia bete-betean zegoela gertatu zen, eta denbora behar ozan zuen konsziente izateko.[17]
Urte horretan bertan, abeslariak bere lehen EP, Magma, argitaratu zuen eta konfinamenduan sustatutako "Yo me quedo en casa" saioko hainbat musika-ekimenetan parte hartu zuen. Horrek ezagutarazi zuen, eta hainbat artistaren laguntza jaso zuen, hala nola Marta Soto edo Dani Fernández.[18] De seis a seis, argia ikusi zuen lehen singlea izan zen, baita Marcela León dantzariaren laguntza izan zuen artistaren lehen bideoklipean ere. Hala ere, 2021ean, Todo contigo kaleratzean artistak musika-panoraman indarra hartu zuen, milioi bat erreprodukzio izan zituen denbora laburrean, eta herrialdeko irratietan jartzen hasi ziren.[19] Komunikabide batzuek pop nazionalaren promesa ere deitu zioten.[20]
2022ko apirilaren 22an, Yoly Saak A golpes de fe argitaratu zuen, 11 abestiren lehen bilduma, eta urte bereko urrian hasi zen RTVEko Duos increíbles lehiaketan parte hartzen, Sole Giménez [1] artista beteranoarekin bikotea osatu eta finalera heldu, hirugarren postua lortu zuen Solerekin.[2]
Musikan egin zituen lehen urrats profesionalen arrakastaren ondoren, Yoly konpositore eta letragile hasi zen lanean artista ezagunentzat, Luz Casal esaterako, eta horretan jarraitzen du.[21] Maluren Mil Batallas albumean parte hartu du, Deshielo izeneko abestiarekin.[22]
Yoly Saa ere agertu zen Netflix-en Elísabet Benavent-en Fuimos canciones liburuaren egokitzapenean, bere burua interpretatuz.[23]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.