Ekonomialari feminista From Wikipedia, the free encyclopedia
Yolanda Jubeto Ruiz (Sestao, Bizkaia, 1962) ekonomialari feminista da, aurrekontu publikoei buruzko esperientziak genero ikuspegiarekin aztertzen eta emakumeen lan-parte hartzearen ereduak ikertzen aditua, bai eta Latinoamerikako eta Saharako herrialdeetako Giza Garapenaren arloan ere.[1]
Yolanda Jubeto Ruiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Ekonomia Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV / EHU), genero ikuspegidun aurrekontuei buruzko doktorego tesiarekin.[2] 1999tik (UPV / EHU) Ekonomia Aplikatuko Saileko irakaslea da.[3]
Garapenaren Ekonomiari eta Ekonomia Feministari buruzko gaiak irakatsi ditu, Ekonomia Graduan zein master desberdinetan. 2006az geroztik, Europako Nazioarteko Ekonomia Feministak Elkarteko eta Europako Genero Aurrekontuen Sareko kide da (Association for Feminist Economics eta European Gender Budgeting Network); HEGOA Institutuko kide ere bada.[4] Udako Euskal Unibertsitateko bazkide da, Ekonomia Sailean. Hori dela eta, Euskal Herriko Ekonomia irakaskuntzan aritu izan da batez ere, erakunde honek antolatutako ikastaroetan. [5]
Ikuspegi feministetatik eginiko praktika ekonomikoak ezarri ditu lankidetza sareak sustatuz. Bere lanen artean lan-denbora eta bizitzaren antolamenduarekin lotutako gaiak daude; lan mota desberdinen arteko elkarrekintzak eta harremanak; horien neurketa eta balorazioa, baita politika ekonomikoaren ustezko neutraltasuna eta baita globalizazio ekonomikoaren prozesuan sortzen diren erronkak ere.[6] Bere planteamendu eta analisi nagusietan proposatzen du ekonomia feminista ekonomia ortodoxoaren aurkari gisa, erakutsiz sistema ekonomikoak ez lukeela berdin funtzionatuko jarduera asko, emakumeek ikusezinik eginda, diru-merkatuaren zirkuituetatik kanpo garatuko ez balira. Horrela, ekonomia feministak merkatua analisiaren erdigunetik kenduko lukeela agertzen du eta bizitzaren iraunkortasuna eta erreprodukzio sozialaren garrantzia bezalako gaietara irekit. Gainera, euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritu izan da genero ikuspegitik aztertuz aurrekontu publikoen zenbait diru-partidaren eragina, lehendik dauden diskriminazio egoerak aldatzen laguntzen duten ala ez zehazteko, justiziaren aurrerapen sozialari begira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegitik gobernu ezberdinek garatzen dituzten politika publiko guztiak eraldatzeko.[5] [7] [8] [9]
2015ean EH Bilduren zerrendetan aurkeztu zen Bilboko Udal Hauteskundeetarako eta Espainiako Senaturako hautagai.[10][11][12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.