Isaak Rabin edo Yitzhak Rabin (hebreeraz: יִצְחָק רַבִּין, jitsˈχak ʁaˈbin ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1922ko martxoaren 1a - Tel Aviv, Israel, 1995eko azaroaren 4a) israeldar militar eta politikaria izan zen. Israelgo lehen ministroa izan zen birritan: 1974tik 1977ra eta 1992tik 1995era. 1994an, Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Shimon Peres eta Jassir Arafatekin batera.[1]
Bizitza
Haganah erakundeko kidea izan zen. Arabiarren eta israeldarren arteko lehen bi gerretan parte hartu zuen (1943-1948, Palmatx komandoak; 1956-1959, iparraldeko osteen komandante nagusia). Israelgo Estatu Goreneko buruzagia izan zen 1964-1968 urteetan, eta Sei Eguneko Gerrako heroia bilakatu zen, 1967an Jordaniako, Egiptoko eta Siriako armaden aurka garaipen itzela lortu zuenean; gerra horretan, Gaza eta Zisjordaniarekin batera, Jerusalem beregatu zuen Israelek.[2] Gerra amaitzean, enbaxadore izan zen Washingtonen (1968-1973).
Alderdi Laboristako buru bihurtu zen eta Israelgo lehen ministro hautatu zuten (1974-1977) baina finantza mailako arazoengatik kargua utzi behar izan zuen. Israelgo defentsarako ministro izan zen 1984-1990 urteetan. 1992an berriz lehen ministro izendatu zuten. 1993ko irailaren 13an, bakea sinatu Jassir Arafat Palestinaren Askapenerako Erakundeko lehendakariarekin. Urtebete geroago, gauza bera egin zuen Jordaniako Hussein I.a erregearekin, 46 urteko gerra egoerari amaiera emanez. 1994ko abenduan, Bakearen Nobel saria jaso zuen.
Heriotza
1995. urtean, atentatu batean hil zuten.[2] Yitzhak Rabinen hilketa, Israelgo bosgarren lehen ministroa, 1995eko azaroaren 4an gertatu zen (12 Marcheshvan 5756. urtean, hebrear egutegian) 21:30ean, Osloko Akordioen aldeko mitin baten amaieran Israelgo Errege plazan, Tel Aviven. Erasotzailea Yigal Amir izeneko zuzenbide ikasle israeldar ultranazionalista bat izan zen. Erasotzailea Yitzhak Rabin lehen ministroaren bake ekimenaren aurka zegoen, bereziki Osloko Akordioak sinatzearen aurka. Yigal Amir-rek Yitzhak Rabin traizio horrengatik hiltzea merezi zuela ebatzi zuen. Suzko arma bat lortu eta tiroz hil zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.