Nafarroako irakasle euskaltzalea From Wikipedia, the free encyclopedia
Xole Erbiti Arbilla (Ilarregi, 1942ko otsailaren 3a -Iruñea, 2009ko azaroaren 29a)[1] nafar irakasle eta euskara sustatzailea izan zen. Nafarroako lehen euskara teknikaria izan zen.[2][3]
Xole Erbiti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ilarregi, 1942ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2009ko azaroaren 29a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | teknikaria |
Ilarregiko Urrikenia baserrian (Ultzama) familia euskaldun batean sortu zen. Hiru ahizpetan zaharrena zen. 11 urterekin Iruñera bidali zuten ikastera, mojetara. Bertan hartu zuen etxean natural jasotako hizkuntzarekiko kontzientzia, Julia Fernandez Zabaletaren eskutik. Irakasle-ikasketak egin zituen Zaragozan, eta gero Zuzenbideko lizentziatura ere lortu zuen (1973).[4]
Nafarroako Foru Aldundian lanean hasi eta irakasle aritu zen Nafarroako eremu euskalduneko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, eskolaz kanpoko ordutegian. 1972an oposizio publikoa gainditu eta, Nafarroako lehen euskara teknikaria bilakatu zen 1973an, Hezkuntza Zerbitzuan sortu berria zen Euskara Atalean. 1975ean, Espainiako Gobernuak tokian tokiko hizkuntzen irakaskuntza hezkuntza-sarean legeztatu zuen. Erbiti ia 10 urtez aritu zen lan horretan. Euskararen Legea onetsi zenean, irakaskuntzako euskarazko baliabideak sortzen jardun zuen.[5]
Eusko-Ikaskuntzako bazkide eta Bizkaiko Euskerazaleak elkarteko kidea izan zen.[6][7] Kili Kili haur-lehiaketa antolatzen aritu zen Nafarroan, eta Lan ta Lan liburua banatzen. Nafar egunkari eta aldizkarietan ere idazten zuen: Vianako Printzea Erakundearen euskal gehigarrian eta Diario de Navarran (Nafar hizkuntza orrian). Herriko kontuak izaten zituen hizpide, pertsonaia ezagunak eta ez hain ezagunak, ohiturak eta mendiak, bai eta kirolak ere.[4][8][9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.