Xhosa[1] (xhoseraz: amaXhosa, /kǁʰɔ́ːsa/ ahoskatua) Hegoafrikako herria da, nguni taldekoa. 1991n, 3,5 milioi biztanle ziren eta bantu hizkuntza multzoko xhoseraz mintzo dira. Lurmutur Ekialdea, Lurmutur Mendebaldea, Gauteng, Estatu Askea eta KwaZulu-Natal probintzietan bizi dira. Nekazaritza eta abere hazkuntza dute bizibide. Xhosa, pondo, tenbu eta fingo tribuek osatzen dute xhosa herria. Haien antolamendu politikoa monarkia zen eta erregearen leinuko kideek aginpidea zuten. Iparraldetik bertaratu ziren, eta XVI. mendean Uzinburu eta Great Fish River ibaien inguruan bizilekua hartu zuten. XVI-XVIII. mendeetan merkataritza musulmanekin harremanak izan zituzten eta haiek kafre izena jarri zieten. 1775ean hegoaldetik iritysitako boerrek xhosen lurrak mendean hartzen hasi ziren eta horrek «kafreen gerrak» eragin zituen. 1817tik 1841era misiolari metodistak xhosak kristautzen jardun ziren. 1856an xhosek bere azienda guztia hil zuten, hildako animalien arimek gizon zuriak uxatuko zituztelakoan; horren ondorioz, gosete izugarria sortu zen, biztanleriaren erdia hil zen, eta xhosa askok hirietara eta meategietara joan behar izan zuen lanera. XX. mendean, apartheid erregimenaren mende, beren kultura eta ohiturak zeharo galdu zituzten. Egun, Hegoafrikako talderik zapalduenetako bat da.
Xhosak | |
---|---|
Xhosa talde bat, 1848 | |
Biztanleak guztira | |
8.104.752 (2011ko errolda) | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hegoafrika | |
Hizkuntza | |
Xhosera | |
Erlijioa | |
Animismo, kristautasun | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Bantu herriak |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.