Wu Guanzhong (txineraz idatzita: 吴冠中) (Jiangsu probintzia, 1919ko abuztuaren 29a-2010eko ekainaren 25a), Txinako XX. mendeko margolari ospetsuenetariko bat da. Wuk Txinako hainbat alderdi margotu zituen, bere arkitektura, landareak, animaliak, pertsonak, baita bere paisaia eta ur-ibilgu asko ere, XX. mende hasierako margolari inpresionistetan inspiratutako estiloan. Idazle eta arte txinatar garaikidearen kritikari gisa ere nabarmendu zen.[1]
Wu Guanzhong | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Yixing (en) , 1919ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Heriotza | Pekin, 2010eko ekainaren 25a (90 urte) |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tsinghua Unibertsitatea China Academy of Art (en) Zhejiangeko Unibertsitatea Central Academy of Fine Arts (en) |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Enplegatzailea(k) | Tsinghua Unibertsitatea Central Academy of Fine Arts (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | Q65052354 |
![Thumb](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a7/HK_TST_%E5%B0%96%E6%B2%99%E5%92%80_Tsim_Sha_Tsui_%E6%A2%B3%E5%A3%AB%E5%B7%B4%E5%88%A9%E9%81%93_Salisbury_Road_Garden_%E9%A6%99%E6%B8%AF%E8%97%9D%E8%A1%93%E9%A4%A8_Hong_Kong_Museum_of_Art_HKMOA_exhibition_In_Between_July_2022_Px3_04.jpg/640px-HK_TST_%E5%B0%96%E6%B2%99%E5%92%80_Tsim_Sha_Tsui_%E6%A2%B3%E5%A3%AB%E5%B7%B4%E5%88%A9%E9%81%93_Salisbury_Road_Garden_%E9%A6%99%E6%B8%AF%E8%97%9D%E8%A1%93%E9%A4%A8_Hong_Kong_Museum_of_Art_HKMOA_exhibition_In_Between_July_2022_Px3_04.jpg)
Biografia
Wu Yixing-en jaio zen, Jiangsu probintzian, 1919an. 1935ean, ingeniaritza ikasi zuen Zhejiang Unibertsitatean (浙江 公立 工业 专门 学校, unibertsitateko eskola tekniko batean) Hangzhoun.[2] 1936an Hangzouren Arte Akademia Nazionalean hasi zen; han Txinako eta mendebaldeko margolaritza ikasi zuen, Pan Tianshou (1897-1971) eta Lin Fengmianen (1900-1991) zuzendaritzapean. 1942an graduatu zen. 1947 Parisera joan zen, bertako École nationale supérieure des beaux-arts erakundeak ikasteko; horretarako gobernuaren beka bat izan zuen. Ondoren, Wuk, 1950tik 1953ra, ikasitakoa Beijingo Arte Akademia Nagusian irakatsi zuen. 1953tik 1964ra, Beijingo Tsinghua Unibertsitatean irakatsi zuen. Geroago ere hiri bereko Collegedeko Arte Ederren Eskolan irakatsi zuen. 2008an, Wuk Singapurreko Arte Museoari 133 lan eman zion.
Erakusketak
Wu Guangzhong bakarko erakusketak mundu osoko lekuetan egin ditu: Txina, Hong Kong, Singapur, Tokio, Taipei, Korea, Ingalaterra, Ameriketako Estatu Batuak. Haren lanak garrantzi handiko museoetan erakutsi dira, esaterako, Londresko British Museumen, New Yorkeko Metropolitan Museum of Artean, Hong Kong Museum of Artean...
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.