From Wikipedia, the free encyclopedia
Wolfram von Sievers (Hildesheim, 1905eko uztailaren 10a – Landsberg am Lech, 1948ko ekainaren 2a) funtzionario alemaniarra izan zen, Alderdi Nazionalsozialistaren kidea. 1935 eta 1945 artean, Ahnenerbe erakundearen Reichsgeschäftsführer izan zen. Gerra krimenen arduraduna, konzentrazio-zelaietan presoekin esperimentuak egin zituen.
Wolfram Sievers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hildesheim, 1905eko uztailaren 10a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Landsberg espetxea, 1948ko ekainaren 2a (42 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | goi-funtzionarioa eta zuzendari kudeatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | The Ahnenerbe (en) (1935 - Personal Staff Reichsführer-SS (en) (1935eko uztailaren 1a - Reichsforschungsrat (en) (1943ko ekaina - |
Kidetza | Schutzstaffel |
Gradua | Standartenführer (en) Obersturmbannführer (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
1929an Sievers Alderdi Nazian afiliatu zen eta han oso azkar igo zen. Halaber Friedrich Hielscherrek sortutako erresistentzia taldean sartu zen. Al mismo tiempo, se unió al grupo de resistencia formado por Friedrich Hielscher1. En 1935 se convirtió en director de Ahnenerbe y en 1943 se convirtió en subdirector del Reichsforschungsrat.
SS barruan, 1935tik desagertu arte, Ahnenerbe saileko zuzendari administratiboa izan zen. 1943an Reichsforschungsrat sailaren zuzendariordea izendatu zuten. Gerra ondoren erakunde hori kriminaltzat bezala sailkatu zen. Sievers 1947an Nurenbergeko epaiketetan, Doktoreen epaiketan bezala ezagutzen denean epaitua eta kondenatua izan zen. Abuztuaren 20an Zigor heriotzera kondenatuta, 1948an urkatua izan zen.[1]
Sieversek krimen askotan parte hartu zuen. Epaitegiak batez ere Struthof-Natzweiler konzentrazio-esparruan zeuden presoekin egin zituen esperimentu sasizientifikoak azpimarratu zituen. [2] Oso ezaguna egin zen, esaterako, Estrasburgoko Unibertsitatearen Institutu Anatomikoan prestatu zuen giza-eskeletoen bilduma, 86ak bezala ezagunak; bilduma hori egiteko ehun preso baino gehiago hil zuen.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.