From Wikipedia, the free encyclopedia
Wilhelm "Willi" Stoph (Berlin, 1914ko uztailaren 9a - ibidem, 1999ko apirilaren 12a) alemaniar politikari komunista izan zen. Ekialdeko Alemaniako lehen ministroa izan zen 1964tik 1973ra eta 1976tik 1989ra. Estatu Kontseiluko presidentea (estatuburua) ere izan zen 1973tik 1976ra.
Willi Stoph | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1976ko azaroaren 1a - 1989ko azaroaren 7a ← Horst Sindermann - Hans Modrow →
1973ko urriaren 3a - 1976ko urriaren 26a ← Walter Ulbricht - Erich Honecker →
1964ko irailaren 24a - 1973ko urriaren 3a ← Otto Grotewohl - Horst Sindermann →
1964ko irailaren 21a - 1973ko urriaren 3a ← Otto Grotewohl - Horst Sindermann →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Schöneberg (en) , 1914ko uztailaren 9a | ||||||||||
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | ||||||||||
Heriotza | Berlin, 1999ko apirilaren 13a (84 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Wildau | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta Erresistentziaren kidea | ||||||||||
Lantokia(k) | Frankfurt Oder | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Kidetza | Alemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Batzorde Zentrala | ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Adar militarra | Wehrmacht National People's Army (en) | ||||||||||
Gradua | Jeneral army general (East Germany) (en) | ||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Komunista Alemaniako Alderdi Sozialista Batua | ||||||||||
1928an Gazte Komunistetan afiliatu zen eta 1931n Alemaniako Alderdi Komunistan. Wehrmachteko kide gisa parte hartu zuen Bigarren Mundu Gerran.
1949an Alemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten eta 1953an Politburon sartu zen. Ekialdeko Alemaniako Barne (1952-1955) eta Defentsa ministroa (1956-1960) izan zen. Ministro Kontseiluko buru izan zen 1964tik 1989ra, 1973-1976 aldian izan ezik, aldi horretan estatuburu izan baitzen. 1970ean Willy Brandtekin negoziatu zuen bi Alemanietako buruzagien arteko lehen topaketan.
1989ko urrian Erich Honecker kargutik kentzea eta Egon Krenz ordezkatzea proposatu zuen. 1989ko azaroaren 13an herriaren presioagatik dimititu zuen, eta hurrengo hilabetean atxilotu zuten ustelkeriagatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.