Alemaniako Alderdi Komunista (Kommunistische Partei Deutschlands edo KPD), 1918ko abenduaren 30ean izan zen sortua Rosa Luxemburgo eta Carlos Liebknecht-engatik eta 1956ra arte iraun zuen alderdi politikoa da. Ideologikoki komunista da eta etapa marxista, leninista eta estalinistak igaro ditu. 1919tik aurrera, hau 1943an desagertu zen arte, Komintern edo III internazional Komunistaren parte izan zen .

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Alemaniako Alderdi Komunista
Thumb
Datuak
Izen laburraKPD
Motaalderdi komunista
HerrialdeaWeimarko Errepublika, Alemaniako Errepublika Demokratikoa eta Mendebaldeko Alemania
IdeologiaMarxismoa, leninismoa, Antifaxismoa, komunismoa, sozialismoa eta marxismo-leninismoa
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko
Jarduera
Kide kopurua106.656 (1919)
Agintea
LehendakariaErnst Thälmann
Egoitza nagusi
GazteriaQ113369294 Itzuli
Osatuta
Central Committee of the Communist Party of Germany (en) Itzuli
Zeren jabe
Karl-Liebknecht-Haus (en) Itzuli
Historia
Sorrera1918ko abenduaren 30a
Sortzailea
Ordezkatzen duEspartakisten Liga eta International Communists of Germany (en) Itzuli
AurrekoakEspartakisten Liga
OndorengoakAlemaniako Alderdi Sozialista Batua eta German Communist Party (en) Itzuli
Desagerpena1956ko abuztuaren 17a
1933
Itxi

Komintern Leninek eta Errusiako Alderdi Boltxebikeak sortu zuten erakunde komunista zen. Honen xedea maila internazionalean sortzen ziren alderdi komunistei bermea eta sustengua ematea zen.

KPDaren aurrekaritzat hartzen da “Espartako Elkartea”. Elkarte hori I. Mundu Gerraren azken urteetan sortu zen iraultza komunista sustatzeko helburuz. Izena Espartakoren omenez jarri zioten; izan ere, Espartako Antzinako Erromako esklabu-matxinadarik esanguratsuenaren buruzagi izan zen.  

Espartako Elkartea izatetik Kommunistische Partei Deutschlands izatera igarotzen da Komintern-en kide bilakatzen direnean.

Era berean, KPDaren oinordekotzat hartzen dira SED, Alemaniako Batasun Sozialistaren Alderdia (Ekialdeko Alemanian); eta DKP, Alemaniar Alderdi Komunista (Mendebaldeko Alemanian).

Ekialdeko Alemanian 1946. urtera arte egon zen politikoki aktibo KPD, urte horretan aurretik aipatutako SEDgatik ordezkatua izan zen arte. Mendebaldeko Alemanian, ordea, 1956 arte jarraitu zuen jardun politikoa KPDko zuzendaritzak, esatatuko botere betearazleak, hau da, epaimahaiak alderdia indargabetu zuen arte. Azkenengo gertakari hau hartzen da KPDaren amaiera-puntu gisa.

Alemaniako Alderdi Komunistak 360.000 bazkide zituen eta hainbat azpi-antolakunde barnebiltzen zituen. Gazte Komunisten Elkartea (KPDaren gazte antolakundea), Roter Frontkämpferbund, Frente Gorriaren Borrokalarien Aliantza, KPDren antolakunde paramilitarra.

Bi antolakundeak ilegalizatuak izan ziren 1929an Adolf Hitlerren gobernuan.

Die Rote Fahne, Bandera Gorria egunkaria KPDaren alderdi komunikatiboa. Honen bidez, Alemaniako Alderdi Komunistak propaganda egiten zuen.

SARRERA

KPDtzat ezagutzen dena 1919an izan zen sortua I. Mundu Gerraren kontra zeuden sozialistengatik “Espartako Elkartea” izenaz. Hasieran, Rosa Luxemburgo (KPDaren sortzaileetako bat) izan zuten buruzagi. Ordea, honen erailketaren ondoren, 1919an, KPDk hainbat aldaketa jaso zituen bere lidergoan ideologiari dagokionez ere.

Adolf Hitlerrek KPD ilegalizatu zuen arte, alderdiak %10/15 tarteko ordezkaritza lortzen zuen Reichstag-eko hauteskundeetan, bai eta eskualde-hauteskundeetan.

Kommunistische Partei Deutschlands ilegalizatua izan zenean alderdiko buruzagi eta militante asko kontzetrazio esparruetan erailak izan ziren.

Halaber, II. Mundu Gerraren bukaeran, klandestinitatean jardun ostean, berriro berrantolatu zen banatutako Alemanian. Are gehiago, Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuten Alemaniako Batasun Sozialistaren Alderdia (SED) sortzeko. Azkenengo honek Alemaniako Errepublika Demokratikoa gobernatu zuen. Mendebaldeko Almenian, ordea, 1956ra arte aktibo ego zen  epaiek ahalgabetu zuten arte. Orduz geroztik hainbat izan dira alderdi eta eragileak KPD jarraitu nahi izan dutenak, baina ebazpen argirik gabe.

SORRERA

KPD bezala ezagututako nukleoa “La Internacional” bezala sortu zen, izen bereko egunkari bat oinarri izanda, autoritateek azkar ezabatuko zutena. Korrontea Espartako Elkartean bihurtu zen Rosa Luxenburgoren artikulu batzuk kaleratuak  izan ondoren. Alemanian garai iraultzailea hasi ondoren (I. Mundu Gerraren bukaeran), Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren (SPD) sekzio askok hautsi egin zuten SPDrekin eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independientea (USPD) sortu zuten. Espartako Elkartea alderdi berrira batu egin zen korronte autonomo gisa. Izan ere, nahiko goiz sortuko da politika berdina daraman eta Errusia sobietarreko boltxebikeekin aliatuko den alderdi komunista berri bat sortzeko beharraren eztabaida. Era berean, Alemaniako Komunista Internazionalak (IKD), ondorio berdinera heldu zirenak, parte hartu zuten KPDren fundazioan.

Ordura arte SPDrekin eta USPDrekin izandako esperientziarekin eta ordura arteko giro iarultzailearekin pozik ez zeuden langileak erakartzeko helburuaz, espartakistek, IKD bezalako taldeekin batera, Alemaniako Alderdi Komunista sortzeari ekin zioten.

Fundazio-kongresua Berlingo udaletxean egin zen 1918ko abenduaren 30etik 1919ko urtarrilaren 1era bitartean.

Hasiera batean, Rosa Luxemburgok eta Karl Liebknechtek zuzendu zuten alderdia, nahiz eta militantziaren zati handi bat ez zegoen ados bere jarrera batzuekin, hala nola klase nagusiko sindikatuetan lan egiteko beharrarekin edo Alemaniako parlamentuan, Reichstagean, parte hartzearekin. Berlingo Iraultzaren porrota, KPD sortu eta hilabetera, 1919ko urtarrilean, Luxenburgo eta Liebknechten jarraibideen aurka egin zen. Friedrich Ebert sozialdemokrataren gobernuak Freikorps milizia paramilitar ultraeskuindarren alde egin zuen, baita Alemaniako Armada Inperial izandakoaren alde ere matxinada ezabatzeko. Liebknecht eta Luxenburgo paramilitarrek harrapatu, torturatu eta hil egin zituzten. Horrek esan nahi du hurrengo urteetan KPDk eta SPDk liskar garratza izango zutela elkarren artean.Era berean, KPDk beste mehatxu bati aurre egin behar izan zion, garai hartan, Adolf Hitlerren Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista, erabat antikomunista, herritarren babes garrantzitsua irabazten hasi zen, eta bere milizia paramilitarrak komunistei erasotzen hasi ziren.

1933ko urtarrilaren 30ean, Adolf Hitler Alderdi Naziko buruzagia kantziler izendatu zuen Paul Von Hidenburg presidenteak. KPDk eta sindikatuek greba orokorra deitu zuten. Horren ostean, sozialdemokratak eta komunistak Nazional Sozialisten jomuga bilakatu ziren eta anarkistak nazioaren etsai deklaratu zituzten. Mugimendu komunistaren kontrako errepresioa egiaztatua izan zen Reichstageko sutearen ondoren 1933ko otsailaren 27an. Gertakari horren ostean, naziek publikoki leporatu zieten komunistei sutearen erantzuleak izan zirela eta beldur eta histeria giroa sortu zen. 1933ko hauteskunde federaletan komunistek hirugarren indar politikoa izatea lortu zuten. Hala ere, “gaikuntza-legea” deiturikoa, Hitlerri gobernatu ahal izateko botere absolutuak eman zizkionak, Reichstagen bozkatu zen. Diputatu komunisten taldea atxilotu eta espetxeratu ondoren KPDk taktika aldatzera behartuta ikusi zuen bere burua. Militante, jarraitzaile eta buruzagi asko kontzentrazio-esparruetan espetxeratu, torturatu eta hil zituzten.

1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, KPD berriro legeztatu zuten agintari militar aliatuek. Sobietar Batasunetik eta erbesteko beste leku batzuetatik buruzagiak eta militanteak itzuli ziren. Urtebete geroago, SPDko eta KPDko erakundeek sobietarren eremuan bat egitea erabaki zuten, Alemaniako Alderdi Sozialista Bateratua (SED) osatzeko. Indar boteretsu horrek milio bat militante baino gehiago zituen, eta indar politiko bozkatuena bihurtu zen 1946ko hauteskundeetan, sobietar eremuan.

AMAIERA

Geroago, 1949an, sobietar eremua Alemaniako Errepublika Demokratikoa (RDA) bihurtu zen. Estatu berri horretan, SEDek boterearen monopolioari eutsi zion 1990ra arte, beste alderdi politikoekin batera. Alemaniako Errepublika Federalean, hau ere 1949an sortua, KPDk presentzia garrantzitsua izan zuen. Urte berean egindako hauteskundeetan, KPDk botoen (% 5,7) lortu zuen Bundestagen. Hala ere, 1956an alderdia legez kanpo utzi zuen Konstituzio Auzitegi Federalak, Gerra Hotzaren testuinguruan, erakunde komunisten aurkaegindako erasoaldi orokor baten zati gisa.

Ordurako, alderdiaren militantzia asko jaitsi zen, 78.000 kide inguru zenbatuz 1956 aldera. Horri gehitu zitzaion 1953ko hauteskundeetatik alderdiak Bundestageko ordezkaritza galdu zuela, eta horrek parlamentutik kanpoko indar bihurtu zuen. Debekuaren ondorioz, komunistek hauteskundeetan parte hartu behar izan zuten beste hautagaitza batzuen bidez, hala nola, Deutsche Friedens-Union (DFU) 1961ean. Beste kasu batzuetan, 1957ko hauteskundeetan bezala, KPDk SPDren aldeko botoa eskatu zuen. Berandu, 1968an, bere militantziaren zati batek Alemaniako Alderdi Komunista (DKP) sortzea lortu zuen, Alemaniako agintarien baimenarekin.

Gerra Hotzean, DKPk bere funtsen zati bat Alemaniako Alderdi Sozialista Batutik (SED) jasotzen zuen, Alemaniako Errepublika Demokratikoan (RDA) boterea zuena Bigarren Mundu Gerraren amaieratik. Bateratzearen ondoren, DKP gainbehera garaian sartu zen, eta herritarren eta militanteen babesa galdu zuen.

Gaur egun, DKP alderdia alderdi minoritarioa da eta bere liderra Patrik Köbele da, 2013ko martxoan aukeratu zutena.


REICHESTAG-eko hauteskundeak

URTEAK Bozkak Bozken % Aulki Zenbakia +/–
1920 589.454 2,09 4/459
1924 (maiatza) 3.693.280 12,61 62/472 58
1924 (abendua) 2.709.086 8,94 45/493 17
1928 3.264.793 10,62 54/491 9
1930 4.590.160 13,13 77/577 23
1932 (uztaila) 5.282.636 14,32 89/608 12
1932 (azaroa) 5.980.239 16,86 100/584 11
1933 4.848.058 12,32 81/647 19

Bundestag-era hauteskundeak[editar código · editar]

Urteak Bozka zuzenak Zerrendagaiei dagozkien bozkak Zerrendagaiei dagozkien bozken % Aulki zenbakiak +/–
1949 1.361.706 5.7 15/402
1953 611.317 607.860 2.2 0/509 15

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.