Wikimedia Fundazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Wikimedia Fundazioa ((Ingelesez) Wikimedia Foundation, Inc), Wikipedia entziklopedia eta beste hainbat proiektu sustatzen dituen erakundea da. Floridan sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Wiki sisteman oinarritzen dira bere proiektu aske guztiak.
Remove ads
Kontseilua
Honakoak dira Wikimedia Fundazioaren Kontseiluko partaideak:
- Michael Snow: Presidentea.
- Jan-Bart de Vreede: Presidenteordea.
- Kat Walsh: Idazkari exekutiboa
- Stu West: Diruzaina
- Ting Chen
- Arne Klempert
- Samuel Klein
- Matt Halprin
- Jimmy Wales: Ohorezko presidentea
Wikimediako proiektuak
Edukien proiektuak
Wikipediarekin batera, Wikimedia Fundazioak beste hainbat wiki kudeatzen ditu. Guztiek eskaintzen dituzte eduki libreak. Guztien helburua da ezagutza batzea, antolatzea, sailkatzea eta partekatzea. Hona proiektu batzuk (argitara eman ziren daten arabera sailkatuak):
| Izena: Wikipedia Deskripzioa: entziklopedia online, lankidetza kooperatiboaz eraikia. Webgunea: www.wikipedia.org Argitara: 2001-01-15 Edizioak: 290 edizio baino gehiago, 250 hizkuntza baino gehiagotan. Alexa ranking: 5 (2018ko urrian)[1] |
Izena: Wikiztegia Deskripzioa: hiztegia online eta thesaurus Webgunea: www.wiktionary.org Argitara: 2002-12-12 Edizioak: 170 hizkuntza baino gehiago. Alexa ranking: 488 (2018ko urrian)[2] |
Name: Wikiliburuak Deskripzioa: liburutzat har daitezkeen testuen bilduma. Webgunea: www.wikibooks.org Argitara: July 10, 2003 Alexa ranking: 2.186 (2018ko urrian)[3] | |||
| Izena: Wikiesanak Deskripzioa: aipuen bilduma Webgunea: www.wikiquote.org Argitara:2003-07-10 Alexa ranking: 4.219 |
Izena: Wikibidaiak Deskripzioa: bidaia gida Webgunea: www.wikivoyage.org Argitara: 2003ko uztailean, baina hasieran beste izen batekin: Wikitravel Fork: 2006-12-10 (hasieran alemanez bakarrik).
|
Izena: Wikiturriak, Wikiteka Deskripzioa: digital library Webgunea: www.wikisource.org Argitara: November 24, 2003 Alexa ranking: 3.726 | |||
| Izena: Wikimedia Commons Deskripzioa: argazki, irudi, infografia, audio, bideo eta multimedia edukien biltokia. Webgunea: commons.wikimedia.org Argitara: 2004-09-07 Alexa ranking: 345 (Alexa rankingak wikimedia.org bere osotasunean hartzen du). |
Izena: Wikiespezieak Deskripzioa: bizidun espezieen katalogo taxonomikoa Webgunea: species.wikimedia.org Argitara: 2004-09-14 Alexa ranking: 345 (Alexa rankingak wikimedia.org bere osotasunean hartzen du). |
Izena: Wikialbisteak Deskripzioa: Albisteak Webgunea: www.wikinews.org Argitara: 2004-11-08 Alexa ranking: 61.854 | |||
| Izena: Wikiversity Deskripzioa: unibertsitate mailako ikastaroak, tutorialak, apunteak. Ikerketak koordinatzeko ere erabiltzen da. Webgunea: www.wikiversity.org Argitara: 2006-08-15 Alexa ranking: 12.759 |
Izena: Wikidata Deskripzioa: oinarrizko ezagutza batzen duen datu-basea. Webgunea: www.wikidata.org Argitara: 2012-10-30 Alexa ranking: 10.775 (azkar igotzen) | ||||
Azpiegitura eta koordinazio proiektuak
Badaude hainbat proiektu beste proiektuak nolabait babesteko eta sustatzeko. Esate baterako, Outreach argibideak ematen ditu wikimediako guneetan azkar eta ondo moldatzeko.
| Izena: Meta-Wiki Deskripzioa: Wikimedia komunitateko proiektu guztiak bideratzeko, sustatzeko, koordinatzeko, erdigunean kokatu zen proiektua. Webgunea: meta.wikimedia.org |
Izena: Wikimedia Incubator Deskripzioa: hasiera fasean dauden hizkuntzetako proiektuak sustatzeko. Webgunea: incubator.wikimedia.org | ||
| Izena: MediaWiki Deskripzioa: MediaWiki software koordinatzen duen. proiektua (Wikimediak darabilen oinarrizko softwarea). Webgunea: www.mediawiki.org |
Izena: Wikitech Alias: Wikimedia Cloud Services (WMCS), "Wikimedia Labs" izenarekin ere ezaguna Deskripzioa: azpiegitura eta proiektu teknikoak Webgunea: wikitech.wikimedia.org | ||

Remove ads
Tokiko kapituluak

Wikimediaren proiektuak mundu osoan daude zabalduta eta arrakasta handia izan dute. Horregatik, Wikimediak elkartutako erakunde sare bat sortu zuen antolaketa hobetzeko.
Tokiko kapituluak erakunde independenteak dira, Wikimedia Fundazioaren helburu berdinak dituztenak. Kapituluek Wikimedia Fundazioaren diru-laguntza jasotzen dute urtero. Horretarako, urteko txostena egin behar dute. Bestalde, Wikimedia komunitateari eta Wikimediaren proiektuei era desberdinetan laguntzen diete - dohaintzak esleituz, ekitaldiak antolatuz eta tokiko proiektuak bultzatuz. Gainera Wikimedia proiektuak eduki askea eta Wiki kultura sustatzeaz arduratzen dira.
Tokiko kapituluak erakunde independenteak direnez ez dute Wikimedia Fundazioaren webguneen lege-kontrolik edo ardurarik. Gehienetan, kapituluek estatu oso baten hedadura dute.
Beste elkarte atxiki batzuk
Erakundetze aldetik, kategoria nagusia kapitulua da. Aldiz, badira maila txikiagoan aitortza duten beste elkarte batzuk: gai erakundeak (Amical), eta erabiltzaile taldeak. Gai erakundeek ez dute kapituluek beste aitortzarik, baina eskubideetan zein betebeharretan haiengandik oso gertu daude. 2018an, Amical katalana da gai erakunde bakarra.
Aldiz, erabiltzaile taldeak ugari dira. Erabiltzaile taldeek badute fundazioaren aitortza, baina ez kapituluek edo gai erakundeek beste. Gehienetan, hizkuntzaren arabera antolatzen dira, baina bestela ere erakundetzen dira, gai edo geografia ingurune baten inguruan. 2016tik, Euskarazko Wikipedian, Euskal Wikilarien Elkarte sortu zen, erabiltzaile talde bat, eta wikipedia proiektu horren dinamizatzaile garrantzitsua.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
