Wacław Potocki
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Wacław Potocki (Wola Łużańska, Polonia, 1621 – Łużna, Polonia, 1696ko abuztuaren 9a) poloniar poeta izan zen.
Remove ads
Biografia
Idazle oparoa izan zen oso (300.000 bertsotik gora idatzi zituen), eta eleberri- eta kontakizun-liburu ugari idatzi zituen bertsotan. Bere garaiko gizarteari eta erlijio-borrokei buruz idatzi zuen nagusiki. Wojna Chocimska (1850, "Chocimen gerra"), poloniarren eta turkiarren arteko 1621eko gerrari buruzko epopeia, XVII. mendeko poloniar obrarik garrantzitsuenetakotzat hartzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads