Würzburg
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Würzburg[1] (alemanez ˈvʏɐ̯tsbʊɐ̯k ahoskatua; Maingo frankonieraz: Wörtzburch) Alemaniako hegoaldeko hiria eta ibai portua da. Bavaria estatuaren ipar-mendebaldean dago, Main ibaiaren ertzean. Erdi Aroan, apezpikua zen hiriko buru.
Würzburg Würzburg | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Bavaria | ||||||||||
Gobernu-eskualde | Frankonia Beherea | ||||||||||
Alkatea | Christian Schuchardt (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Würzburg | ||||||||||
Jatorrizko izena | Würzburg | ||||||||||
Posta kodea | 97070, 97072, 97074, 97076, 97078, 97080, 97082 eta 97084 | ||||||||||
Udalerri kodea | 09663000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 49°47′40″N 9°55′46″E | ||||||||||
Azalera | 87,6 km² | ||||||||||
Altuera | 177 m | ||||||||||
Mugakideak | Würzburg | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 127.810 (2022ko abenduaren 31) 877 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.459 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 0931 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Caen, Dundee, Suhl, Mwanza, Ōtsu, Salamanca, Bray, Trutnov, Rochester, Umeå udalerria, Faribault eta Murayama (en) | ||||||||||
Matrikula | WÜ | ||||||||||
wuerzburg.de |
VIII. mendeko Ravenako kosmografia mapan eta bertan Uburzis izena ageri da. Jatorri zelta duen izena da baina jendeak alemanezko Würze (belar edo espezia) hitzarekin nahastu zuen eta erdi aroan izena latinizatzeko joerarekin Herbipolis izena ere jaso zuen. Katedralean, San Kilian santuaren oinean esate baterako 1237an idatzitako "Sigillum Civitas Herbipolis" leloa ageri da.
Historia luzeko hiria da, K. a. 1000. urterako zeltek Marienberg gotorlekua eraikia baitzuten.
IV. mendean alamaniarrak izan ziren bertan eta VI. mendean frankoek konkistatu zuten ingurua. 650 urtearen inguruan merovingiarren egoitzetako bat bihurtu zen. Berehala kristautasuna onartu zuen 686an iritsitako monje irlandar batzuen eskutik eta 704 urtean lehenengo aldiz aipatzen da hiria Castellum Viterburth izenarekin. 741. urtean Bonifazio santuak sortutako elizbarrutiko apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta urteak pasa ahala dukerri bilakatuz joan zen. Henrike Lehoiaren eraginez Inperioko Dieta bertan izan zen 1180an.
1524 eta 1526 arteko Alemaniar nekazarien gerraren erdiguneetako bat Würzburg izan zen. Aipatzekoak dira 1626 eta 1631eko sorgin ehizak ere. Azkenik Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean, 1631ean suediarrek hiria konkistatu eta gaztelua suntsitu zuten. Hala ere, XVII. eta XVIII. mendeetan hiri oparoa izan zen, Schönborn etxeko printze-apezpikuen agintaldian, hain zuzen. 1815 urtean Bavariako estatuaren barnean geratu zen, jadanik sekularizatua.
1945eko martxoaren 16an 225 bonbaketari britainiarren 17 minututan hiriaren %90a erabat suntsitu zuten. Ondorengo 20 urtetan hiriko eraikin esanguratsuenak zehatz mehatz berreraiki ziren. hasierako urteetako berreraikuntza lanak emakumeek egin zituzten, izan ere gizonak preso hartuak edo hilak baitzeuden.
Würzburg amerikarren okupazio eremuan gelditu zen eta estatubatuarren armadako dibisio bat bertan egon da 2008 urtera arte.
Würzburg 13 udalerritan (Stadtbezirke) eta, era berean, hauek 25 barrutitan banaturik dago:
01 Altstadt
|
02 Zellerau
03 Dürrbachtal
04 Grombühl
05 Lindleinsmühle
|
06 Frauenland
07 Sanderau
08 Heidingsfeld
09 Heuchelhof
|
10 Steinbachtal
11 Versbach
12 Lengfeld
13 Rottenbauer
|
Nekazaritza eremuko merkataritza (ospe handiko ardoak) eta industria (tresneria mekanikoa eta elektrikoa, papergintza, kimika industria, zurgintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketek ia erabat suntsitu bazuten ere (% 85), monumentu ikusgarriak gorde dira: VIII. mendeko kapera biribila (Alemaniako elizarik zaharrena), XI-XVI. mendeetako hiribilduaren erdian dagoena; XVII. mendeko elizak eta jauregi barrokoak; 1723-1744. urteetako Jauregi Handia, Versaillesko jauregiko eraikuntza moldeari jarraituz egina.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.