Umeå

From Wikipedia, the free encyclopedia

Umeåmap

Umeå (ˈʉːmɛo ahoskatua; Umeko samieraz: Ubmeje, finlandieraz: Uumaja, ipar samieraz: Ubmi) Suediako iparraldeko udalerria da, Västerbotten konderrian dagoena, kostaldean. Unibertsitate hiria da eta 2014an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Datu azkarrak Umeå, Administrazioa ...
Umeå
Umeå
urban area in Sweden (en)
Thumb
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaVästerbotten
Izen ofizialaUmeå
Jatorrizko izenaUmeå
Posta kodea90X XX
Geografia
Koordenatuak63°49′42″N 20°16′14″E
Thumb
Azalera34,15 km²
Altuera12 m
Demografia
Biztanleria94.243 (2023ko abenduaren 31)
2.327 (2020)
Metropolia111.771
Dentsitatea26 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1622
Telefono aurrizkia090
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.umea.se/
Itxi

Etimologia

Antzinako norvegierazko Úma hitzetik dator eta "orroa" esan nahi du, ziurrenik Ume ibaiaren indarrak sortzen duen soinuarengatik jarriko zioten.

Historia

Sami etniako nomadak bizi ziren lurraldea zen eta hauek ez zuten asentamendurik osatu, baina germaniarrak itsasoentzietan Botniako badian gora egin zuten eta lehen herrixkak finkatu zituzten. Umeåren lehen aipamena XIV mendekoa da. Hasieran parrokia bat izan zen, egurrezko eliza txiki bat zeukana. Samiak merkataritzan hasi ziren eta herri eskubideak jaso zituen baina 1590 hamarkadan galdu egin zituen.

1622an Gustavo II.a Adolfo erregeak hiria birfundatu zuen. 1638an berrogei etxe inguru zituen. 1714 eta 1720 artean errusiarrek erasotu egin zuten eta azkenean erre egin zuten erabat. 1874an hiriaren berregituiraketa egin zen baina 1888an suak berriz kixkali zuen. Hiria berreraikitzean urki dilindariak landatu zituzten etortbideetan suari aurre egiteko eta Björkarnas Stad ("urkiaren hiria") ezizena hartu zuen.

2014an, suediar agintariek indigenen kultura erabili zuten kultura hiriburu moduan promozioa egiteko. 45 milioi euroko aurrekontua izan du egitasmoaren bitartez 300 ekintza baino gehiago egin zituzten eta hirira 200.000 bat bisitari joan ziren[1].

Geografia

Botniako badian kokaturik dago, Ume ibaia itsasoratzen den puntuan. Udalerriak, guztira, 34,15 kilometro karratuko hedadura du, eta, 79.594 biztanle bizi dira bertan. Norrlandeko hiririk handiena eta herrialdeko osoko hamargarrena da.

Hiriaren ekialdean, Åsele udalerrian, Björnlandet Parke Nazionala dago.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Umeå), Hila ...
    Datu klimatikoak (Umeå)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -5 -4 0 6 12 17 20 18 13 7 0 -4 6.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -11 -11 -8 -3 2 8 11 10 5 1 -4 -9 -0.8
Iturria: MSN Weather[2]
Itxi

Kultura

Hainbat museo daude Umeån, aipagarriena Bildmuseet Arte Garaikideko museoa da. 1981ean ireki zituen ateak Umeåko Unibertsitatearen barnean eta Suediako zein Nazioarteko Arte Garaikidea erakustea du helburu. Guitars – the Museum 2014ko Europako kultura-hiriburutzaren barnean ireki zen.

Hiriko tren geltokian Lev! izeneko artelana dago, 170 metrotako luzera duen beirazko artelana da. 2012an inauguratu zen.

Kirolak

Umeå IK futbol taldeak emakumezkoen talde indartsua du, Suediako zazpi liga lortzeaz gain birritan eskuratu UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Liga, 2003 eta 2004an. Bost aldiz jokatu du finala.

Iruditegia

Umeatar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.