From Wikipedia, the free encyclopedia
Volsunga saga edo volsungarren saga, XIII. mende amaieran prosan idatzitako testu islandiar bat da.
Sigurd heroi germaniarraren abenturak kontatzen ditu, eta Nibelungoen kantorean (burgundiarren suntsipena kontatzen duen epopeia bat, goi aleman ertain hizkuntzan idatzia eta Volsunga sagaren antzekoa, baina hitz neurtuan idatzia) jorratzen den gaiaren bertsio zaharrago bat dena.
Lehenagoko olerki tradizionaletan oinarritzen da, horietakoren batzuk, Edda poetikoan bilduak daudelarik. Honegatik, adituek, saga hau, saga arkaikoetan edo antzinatekoetan sartzen dute, saga hauek, elementu mitologiko eta fantasiazkoak sartzen dituztelako bereizten direnak.
Volsunga sagaren eta Sigurd heroiaren pasarteak Zangozako Andre Maria Erregina elizan ikus daitezke, atearen alboetan[1].
Sigurden gaia Zangozan aurkitzea ez da arraroa, izan ere Donejakue bidearen Aragoiko bidea bertatik igarotzen da, eta Europako iparraldeko hainbat erromesek kontakizun hori ekarriko zuten. Sigurd herioak udaberria ordezkatzen du, Eguzkia, neguaren dargoia hiltzen eta bere atzaparretatik Lurraren ondasunak askatzen. Kristau ikonografian ere paralelismoak ditu, Kristo eta Satanen arteko borrokan[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.