Virunga Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Virunga Parke Nazionala, lehen Albert Parke Nazionala deitua, Kongoko Errepublika Demokratikoko naturagune babestua da. Herrialdeko ekialdeko mugan dago, Virunga mendietatik Ruwenzori mendietaraino, Eduardo aintziraren mendebaldeko ertzean. Rwandako Sumendien Parke Nazionalarekin eta Ugandako Rwenzori mendien Parke Nazionalarekin lotuta dago. Parke Nazionala 1925ean sortu zenean, Afrikako lehendabizikoa izan zen. 1979an Unescok Gizateriaren Ondare deklaratu zuen; 1994an arriskuan dagoen gizateriaren ondarearen zerrendan sartu zuen. 7.800 km² ditu. Gordetzen duen biodibertsitatea dela eta, garrantzi handiko parkea da.
Virunga Parke Nazionala1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nyiragongo sumendia gauez. | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, viii, x |
Erreferentzia | 63 |
Kokalekua | Kongoko Errepublika Demokratikoa (Afrika) |
Eskualdea2 | Afrika |
Koordenatuak | 0°55′00″N 29°10′00″E |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ekosistema nagusiak hezeguneak eta sabanak dira. Ruwenzori mendiak mendiko larrez estalita daude; badago halaber glaziar bat. Parkean bi sumendi aktibo daude, Nyiragongo eta Nyamuragira, laba zonaldeez inguratuta. Nyamuragira sumendiak 2010ean eztanda egin zuen eta parkeko fauna eta inguruko herriak arriskuan jarri zituen; 2002an Goma hiriko zati batzuk txikituta geratu ziren, antzeko eztanda baten ondorioz.[1]
Emmanuel de Merode printzea Parke Nazionalaren zuzendaria da.
Parkea mendiko gorilei esker oso ezaguna da munduan. Kongoko lehenengo gerraren ondorioz, populazio hori galtzeko zorian egon zen eta gaur egun gutxi bizirik daude, nahiz eta babesteko neurriak arrakasta izan. Antza denez, populazioa berreskuratzen ari da.
Hipopotamoa beste espezie enblematikoa izan da, bereziki Albert aintziran. 2006an, ordea, isileko ehizaren ondorioz % 95 hil zituzten.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.