prusiar printzesa, Brunswickeko dukesa ekontidea From Wikipedia, the free encyclopedia
Viktoria Luise Prusiakoa (alemanez: Viktoria Luise Adelheid Mathilde Charlotte von Preußen; Potsdam, Prusiako Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1892ko irailaren 13a – Hannover, Mendebaldeko Alemania,1980ko abenduaren 11) prusiar printzesa izan zen, eta ezkontzaz Brunswickeko dukesa.[1][2][3][4]
Viktoria Luise Prusiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marmorpalais (en) , 1892ko irailaren 13a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Hannover, 1980ko abenduaren 11 (88 urte) |
Hobiratze lekua | Welf family mausoleum (en) |
Familia | |
Aita | Gilen II.a Alemaniakoa |
Ama | Augusta Viktoria Schleswig-Holsteingoa |
Ezkontidea(k) | Ernst August, Duke of Brunswick (en) (1913ko maiatzaren 24a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Hohenzollern dinastia House of Hanover (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Gilen II.a Alemaniako enperadorearen alaba eta haren emaztea, Augusta Victoria Schleswig-Holstein-Sonderburg-Augustenburg-ekoa, enperadorearen zazpi seme-alaben artean emakume bakarra izan zen, eta bera izan zen hiltzen azkena. Sofia Greziakoa Espainiako erregina ezkontidearen amaren aldeko amona izan zen, baita horren Konstantino II.a Greziako neba eta Irene Greziako ahizparena ere.[5]
1912an iritsi zen aitaren gortera Ernesto Augusto Hanoverko printze oinordekoa, eta Victoria Luisari ezkontza proposamena egin zion.[5] Ezkontza 1913ko maiatzaren 24an egin zen Berlinen.
Batasun horrekin amaitu ziren Hannover eta Hohenzollern-eko etxeen arteko desadostasunak, 1866an hasi baitziren, Austria-Prusia gerraren ostean Hannover-eko Erresuma Prusiako Erresumarekin anexionatzean.
Aipatzekoa da ezkontza hau Lehen Mundu Gerraren aurretik Europako erregeek egindako azken ekitaldi sozial handienetako bat izan zela; Jurgi V.a Erresuma Batuko erregea eta Nikolas II.a Errusiako tsarra bertan izan ziren.[1]
Bere ama, Augusta Viktoria Schleswig-Holsteingo enperatriza, oso hunkituta geratu zen bere alaba bakarraren banaketaren aurrean.
Hil ostean, Victoria Luisa Hannoverko erregeen mausoleoan lurperatu zuten, Herrenhäuser Gärtenen, bere senarrarekin batera, zeina 1953an hil baitzen.[6] Alaba, Frederica Hannoverrekoa, bera baino bi hilabete geroago hil zen.
Nahikoa bizi izan zen bere bilobak, Sofia, tronura igotzen ikusteko, Espainiako erregina ezkontide bihurtuta, eta Konstantino Greziakoa, ostera, tronua galtzen ikusteko.
Victoria Luisa eta Ernesto Augusto III.a Hannoverrekoak bost seme-alaba izan zituzten:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.