From Wikipedia, the free encyclopedia
Vikings (euskaraz: «Bikingoak») Kanada eta Irlandak elkarrekin ekoiztu, eta Michael Hirst gidoigileak The History Channel telebista katerako sortutako telesaila da. 2013ko martxoaren 3an The History Channel katean estreinatu zen. Bigarren denboraldia 2014ko otsailaren 27an estreinatu zen. 2014ko martxoaren 25ean 10 atalez osatutako hirugarren denboraldi bat egongo zela iragarri zen.
Vikings (telesaila) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Michael Hirst | |||
Argitaratze-data | 2013 | |||
Izenburua | Vikings | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa antzinako eskandinaviera anglosaxoiera | |||
Jatorrizko herrialdea | Kanada eta Irlandako Errepublika | |||
Sasoi kopurua | 6 | |||
Atalak | 89 | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | drama historikoa | |||
Iraupena | 45 minutu | |||
Kokapena | ||||
Lekua | Irlandako Errepublika | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Johan Renck (mul) Ciaran Donnelly (en) Ken Girotti (en) Jeff Woolnough (en) Kari Skogland (en) Kelly Makin (en) Helen Shaver Daniel Grou (en) | |||
Gidoigilea(k) | Michael Hirst | |||
Antzezlea(k) | ||||
Travis Fimmel (mul) (Ragnar Lothbrok (en) , Ragnar Lodbrok) Katheryn Winnick (Lagertha) Clive Standen (en) (Rollon) Jessalyn Gilsig (mul) George Blagden (en) Gabriel Byrne Alexander Ludwig (en) (Björn Järnsida) Alyssa Sutherland (mul) (Aslaug (en) ) Donal Logue (en) (Horik I.a) Kevin Durand Lothaire Bluteau (en) (Karlos II.a Burusoila, Karlos III.a Gizena, Karlos III.a Frantziakoa) Linus Roache (Ecgberht (en) ) Jefferson Hall (mul) Thorbjørn Harr John Kavanagh (Leon IV.a) Nathan O'Toole (en) (Björn Järnsida) Peter Franzén (en) (Harald Fairhair (en) ) Jasper Pääkkönen (en) (Halfdan the Black (en) ) Carrie Crowley (en) Jonathan Rhys Meyers (Heahmund (en) ) Jordan Patrick Smith (en) (Ubba (en) ) Alex Høgh Andersen (Ivar Ragnarsson) Marco Ilsø (en) (Hvitserk (en) ) David Lindström (Sigurd Snake-in-the-Eye (en) ) Moe Dunford (en) (Æthelwulf (en) ) Gustaf Skarsgård (Hrafna-Flóki Vilgerðarson (en) ) Jennie Jacques (en) (Judith of Flanders (en) ) Danila Kozlovsky (en) (Oleg Novgorodekoa) Eric Johnson (en) (Erik Gorria) Ray Stevenson Steve Wall (en) Ben Robson (en) Ragnheiður Ragnarsdóttir (en) Vladimir Kulich (en) Diarmaid Murtagh (en) Jouko Ahola Ivan Kaye (mul) (Ælla (mul) ) Elinor Crawley (en) Maude Hirst (en) Trevor Cooper (en) Angus MacInnes Edvin Endre (en) Morten Suurballe (en) Georgia Hirst (en) Gaia Weiss Morgane Polanski (en) (Gisela of France (en) ) Karen Hassan (en) Dianne Doan (en) Josefin Asplund Sophie Vavasseur (en) Ferdia Walsh-Peelo (en) (Alfredo Handia) Keith McErlean (en) Kieran O'Reilly (en) Edge (Ketill Flatnose (en) ) Kris Holden-Ried (en) Leah McNamara (Aud the Deep-Minded (en) ) Ann Skelly (en) Steven Berkoff (mul) Lenn Kudrjawizki (Dir (en) ) Gerard McCarthy (en) David Wilmot Anna Åström (en) Ian Beattie (en) (Beorhtwulf of Mercia (en) ) Søren Pilmark (mul) Josh Donaldson (en) Bosco Hogan (en) Jamie Maclachlan (en) Emma Eliza Regan (en) Cathal O'Hallin (en) (Hvitserk (en) ) Stephen Rockett (en) (Hvitserk (en) ) Cormac Melia (en) (Ubba (en) ) David Pearse Tadhg Murphy (en) Morgan C. Jones (en) Duncan Lacroix (en) Philip O'Sullivan (en) (Eadmund of Winchester (en) ) Richard Ashton (en) Amy Bailey (Cwenthryth (en) ) Aaron Monaghan (en) (Burgred of Mercia (en) ) Greg Orvis (en) (Sigfred (mul) ) Frankie McCafferty (en) Owen Roe (en) (Odo (en) ) Mark Huberman (en) Luke Shanahan (en) (Ubba (en) ) Elijah O'Sullivan (en) (Sigurd Snake-in-the-Eye (en) ) James Quinn Markey (en) (Ivar Ragnarsson) Seán T. Ó Meallaigh (en) (Prudentius of Troyes (en) ) Des Carney (en) Conor Ó Hanlon (en) (Alfredo Handia) Ida Nielsen (en) Anton Giltrap (en) (Guthrum (en) ) Isaac O'Sullivan (en) (Alfredo Handia) André Eriksen (en) (Odin) Jack Nolan (en) Darren Cahill (en) (Æthelred I (en) ) Ben Roe (en) (Guthrum (en) ) Alicia Agneson Albano Jerónimo (en) (Euphemios (en) ) Karima Adebibe (en) (Kassia) Kal Naga (en) (Ziyadat Allah I of Ifriqiya (en) ) Kelly Campbell (en) Anthony Brophy (en) Dagny Backer Johnsen (en) Róisín Murphy (en) (Ealhswith (en) ) Dean Ridge (en) Tomi May (en) Jan Erik Madsen (en) Oran Glynn O'Donovan (en) (Igor Kievekoa) David Sterne Fredrik Hiller (en) (Thorkell the Tall (en) ) Amy De Bhrún (en) Eddie Drew (en) (Odin) David Murray (en) Cathy White (en) Sean Treacy (en) Jay Duffy (en) Alan Devine (en) Edmund Kente (en) (Swithun (en) ) Jens Christian Buskov Lund (en) Elizabeth Moynihan (en) Carl Shaaban (en) (Jesus Nazaretekoa) Declan Conlon (en) (Wigstan (en) ) Jack Walsh (en) (Joan Eskoto Erigena) Cameron Hogan (en) Tamaryn Payne (en) India Mullen (en) Laurence O'Fuarain (en) Mabel Hurley (en) (Lagertha) Blake Kubena (en) (Askold (en) ) Ronan Summers (en) Eddie Elks (en) Amber Jean Rowan (en) Peter Gaynor (en) Deirdre Mullins (en) Cillian O'Gairbhi (en) Andy Kellegher (en) Hilary Rose (en) Alvaro Lucchesi (en) Lemuel Black (en) Derry Power (en) Sarah Greene Barbara Griffin (en) Lochlann Ó Mearáin (en) Christopher McHallem (en) Muiris Crowley (en) Lalor Roddy (en) Niamh Algar (en) Michael Hough (en) Jack Hickey (en) Einar Selvik (en) Aonghus Óg McAnally (en) Brian Fortune (en) Ciaran O'Grady (en) Barry McGovern (en) Nabil Massad (en) Ross McKinney (en) Gwynne McElveen (en) Olga Wehrly (en) Michael Hirst Richard McWilliams (en) Lauren Farrell (en) Daryl McCormack (en) Karin Floengård Jönsson (en) Simon Boyle (en) Chooye Bay (en) Aidan O'Hare (en) Michael O’Flaherty (en) Sandra Voe Bryan Quinn (en) Marko Leht (en) Per Fredrik Åsly Anna Maria Jopek Nicolas van Beveren (en) Gerard Miller (en) Michael Redmond (en) Noah Syndergaard (en) Ian Lloyd Anderson Ian Brooker (en) Bryan Larkin (en) Phillip Lewitski (mul) Timmy Creed (en) Carmen Moore Victoire Macon-Dauxerre (en) Fiach Kunz (en) Gavan O'Connor-Duffy (en) Robert Follin (en) Markjan Winnick (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Shaw Media (en) MGM Television (en) | |||
Aurrekontua | 40 milioi | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Trevor Morris | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | History (en) | |||
Hasiera-data | 2013ko martxoaren 3a | |||
Amaiera-data | 2020ko abenduaren 30a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Eskandinavia | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | Ragnar Lothbrok (en) | |||
Historia | ||||
Nominazioak | ||||
| ||||
kronologia | ||||
|
Osoki Irlandan filmatua izan zen, bikingoen kultura eta usadioak ahal bezain fidelki islatzen saiatu ziren. Telesailaren sarrera eta amaierako If I Had a Heart abestia Fever Ray suediar abeslariak konposatu eta abestu zuen. Aldiz, 2. denboraldiko eskandinaviar mitologian oinarritutako soinu bandaren abestia Wardruna norvegiar musika taldeak konposatu, jo eta abestu zuen.
Vikings antzinako eskandinaviar kulturako heroi ospetsuenetako bat izan zen Ragnar Lodbrok bikingoari buruzko kondairetan oinarritua dago, itsasgizon honek Northumbria, Frantzia eta Britainia arpilatu zituelarik. Telesaila honek Lodbrok gizasemea baserritar bitxi, handigura eta matxino baten antzera deskribatzen du, honek bere herriko buruzagia den Haraldson kondeari muzin egin eta Eskandinaviako kostaldeetatik haratuagoko herrialdeak arpilatuko ditu. Duelu batean Halraldson bera hil eta konde titulua bereganatuko du, honela pixkanaka-pixkanaka bere anaia eta menpekoa den Rolloren traizioa jasango duelarik.
Pertsonaia | Aktorea | Deskribapena |
---|---|---|
Ragnar Lodbrok | Ragnar Lodbrok eskandinaviar baserritar konformagaitza da, Lagertharekin ezkondua eta seme bat eta alaba baten aita. Bizi den eskualdeko Haraldson dukea ekialdeko lurralde ezagunak arpilatzeaz konformatzen dela ikusteaz nazkatua egonik, kondairek dioten arabera mendebaldean aberastasunez beteriko lurralde berriak daudela konbentzitua dago. Eskualde guztiko ontzien jabe den Haraldson dukeari muzin eginez, bere ontzia eraikitzea agindu eta gizon lealez osatutako talde txiki batekin itsasoratuko da. | |
Jarl Haraldson | Haraldson kondea Ragnar Lodbrok bizi den eskualdeko jauntxoa da. Haraldson bere menpekoen leialtasuna ziurtatzeko inongo gupidarik gabe edozer egiteko gai den gizona da, ezkutuan bere gizonezko semeen heriotzen ondorioz fede zalantza eta kezkak dituena. Kondea ekialdeko lurraldetan burututako erasoaldiekin gustura dago eta mendebaldera bidaiatzeko asmoak erokeriatzat jotzen ditu. Lodbroken mendebaldera nabigatzeko asmoaren berri duenean bere agintearekiko traiziotzat hartuko du eta hartaz mendekatzen saiatuko da. | |
Ladgerda | Ladgerda ezkutuzaina eta Ragnar Lodbroken emaztea da. Izaera biziko eta armekin guztiz trebea den emakumea, honek bere senarra nabigatzen dagoen bitartean seme-alabak eta bere burua babestea edo senarra bere misio arriskutsuetan laguntzea ahalbideratzen dio. Zuzen eta zorrotza da, eta bere senarraren asmoen arabera jokatuko du, halere berriz ere haurdun ezin gelditu izanak kezka sortaraziko dio. | |
Rollo | Rollo Ragnaren anaia da. Taldeko gerlari onenetakotzat jo ohi da. Bere izaera aldakorrak egoera ezberdinetatik igaroarazten du, maiz bere anaiarekin traizio eta berradiskidetzeak izango ditu. Rollo kondearen alarguna den Siggyren bikote bilakatuko da. | |
Floki | Eskandinaviar mitologiako Loki jainkoan libreki oinarritua dago, Floki ontzigilea da eta Lodbrokek mndebaldeko lurraldeak esploratzeko ontzi berria eraikitzeko ardura emango dio, itsas bidai horretan Floki bera ere lagun iango duelarik. Flokiren ontzia itsaso zabalean nahiz ibaietan nabigatzeko gai da. Pertsonaia xelebre eta iluna da, baina baita buruargi eta lagun leiala ere, trebezia ugari dituelarik. Bestalde, eskandinaviar erlijio edo fedearen sinisdun edo fededun handia da, atal askotan kristautasunarekiko eziulertu edo mespretxua argi erakusten duelarik. | |
Athelstan | Athelstan Northumbriako kostaldean dagoen Lindisfarneko monasterioko fraide anglosaxoi gazte eta xaloa da. Bikingoen ailegatzerarte mendeetan zehar ezerk ez du bertako bizitza erlijiotsuaren bake eta lasaitasuna apurtu. Bikingoen erasoaldian Athelstanen patua gainontzeko monasterioko fraideena baina hobeagoa izango da: eraila izan beharrean, Ragnarrek bikingoen hizkuntza mintzatzeko gai dela ikusirik bahitu egingo bahitu. Hasiera batean Ragnaren esklabo kristaua izatetik, morroi izatera eta azkenean jentil eta bikingo bilakatzera iragango da. | |
Atala | Izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria | Argumentua |
---|---|---|---|---|
1 | Hastapen Erritualak | Johan Renck | Michael Hirst | Borrokaldi batean, Ragnarek Odin jainkoa eta bere valkirien irudipenak izan ditu. Etxera bidean, eta Ladgerda emazteak duen iritziaren aurka, Ragnarek bere seme Bjorn mutikoak hastapen errituala burutu dezan Kattegat herrira eramango du. Bitartean, Ladgerda beste bi seme-alaba txikiekin bakarrik geldituko da, une hartan bertaratu diren bi bortxatzaileei aurre egin eta guduan aski trebatua den emakumea denez erraz hilko ditu. Kattegat herrian, Ragnar iritsi eta Rollo anaiarekin topo egingo du, bere asmoa azalduko diolarik: mendebalderuntz nabigatu ahal liteke, bertan beste lurralde batzuk eta heurek bereganatzeko zain dituzten altxorrak omen daude. Baina Ragnarek bere asmoa eskualdeko buruzagia den Haraldson dukeari aipatzean mendebaldeera nabigatzeko baimena ukatuko dio, Haraldson ordurarte bezala Baltikoan nabigatzearekin konformatzen baita. Halere, Haraldsonek ez du sinisten Ragnarek bere asmoak bere hartan lagako dituenik, hortaz bere morroiei zelatatu dezaten aginduko die. Ragnarek ez du bere asmoa lagatzeko asmorik, hortaz, Haraldson kondeak jakin gabe, Floki izeneko pertsonaia xelebre baina buruargi bati ontzi bat eraiki dezan aginduko dio. Jada etxean daudela, Rollok bere anaiaren emaztea den Ladgerdarekin neskatan egiten saiatuko da, baina Lagerdak ezezkoa emango dio. |
2 | Bikingoen Amorrua | Johan Renck | Michael Hirst | Boluntario talde bat batu ondoren, Ragnar, Rollo eta Floki ontzian itsasorati eta mendebalderuntz nabigatuko dute. Lagerdak ere espedizio hartan parte hartu nahi zuen, baina Ragnarek aukera horri oldartsuki uko egindo dio. Espioi baten Haraldsoni gizon talde hura mendebalderuntz itsasoratu dela berri emango dio, azken honek halakorik errepika ez dadin ontzi berriaren aingura eraiki zuen errementeria hiltzea aginduko du. Espioi berak ere ez du zorte hobeagorik izango, Haraldsonen emazteaden Siggyk espioiak dukearekiko duen fideltasuna frogatzeko asmoz berarekin oheratu dadin gonbidatuko baitu, espioiak baiezkoa esan eta oheratu behar diela uste duenean dukea agertu eta hil egingo du. Bitartean, Ragnaren gizonek itsasbidai luze eta liskartsu baten ondoren urrutira lurralde berri ikusiko dute. Ontzia Northumbria erresumako Lindisfarne monasterioaren aurrera iritsi da, bikingoek monsterioa erasotu eta bertakoak erraz hil eta arpilatuko dute. Fraideetako asko erasoaldian hil eta gainontzekoak esklabo bilakatuko dituzte. Azken hauen artean Athelstan dago, Ragnarek bikingoen hizkuntza mintzatzen dakielako bere babespean hartuko duen nobizio gaztea. |
3 | Desjabetuak | Johan Renck | Michael Hirst | Ragnaren espedizioa Kattegatera garaile itzuli da, baina han kondearen gerlariek lortutako aberastasunez desjabetuko dituzte, gizon bakoitzari aberastasunetatik pieza bana aukeratzea bakarrik utziz. Ragnarek Athelstan fraidea aukeratu (bikingoentzat esklaboak gauzen parekideak baitira) eta etxera itzuliko da. Fraidearen fedeak eta bere kastitate zinak Ragnar erabat txunditurik lagako dute, baina Athelstanek Northumbriari buruzko informazio ugari eman diezion lortuko du. Datu hauek izanik, Haraldson kondeak Ragnar eta bere gizonek bigarren espedizio bat egin dezaten baimenduko ditu. Honakoan, Ragnarrekin batera Ladgerda emazteak eta kondearen Knut ordezkariak bidaiatuko dute. Baserrian Athelstan haurrez arduratuko da. Ingeles lurraldera iristean, bikingoan lurratu duten eskualdeko sheriffa eta bere gizonekin topo egingo dute, sheriffak bikingoei Aelle erregea ezagutu dezaten gonbidatuko ditu. Ragnarek gonbidapena onartuko du baian gainontzeko beere gizonen mesfidantzak bi aldeen arteko borroka piztuko du, honetan saxoi ugari hilko dira. |
4 | Proba | Ciarán Donnelly | Michael Hirst | Bikingoek Northumbria erresumako herri bat erasotu eta herritarrak mezetan zeudenez jende ugarihilko dute, baina erasoaldian zehar Knutrk Ladgerda bortxatzen saiatzen denean, azken honek Kunt hilko du. Hondartzara itzultzean, bikingoek Aelle errege saxoiaren agindupeko lord Wigea jauntxoaren gudarostea garaituko dute. Jaioterrira itzuli eta Kattegat herrian daudela, Ragnari Knuten heriotza leporatuko diote, hortaz, Haraldson kondeak Ragnar atxilotu eta Thing biltzarrean epaitu dezaten aginduko du. Haraldsonek azpijokoz Rollok bere anaiaren aurkako aitormena egin dezan hutsegin eta Ragnar errugabetua izango da. Jada baserrian daudela, bikingoek, Athelstan eta Ragnaren seme-alabek Ingalaterran aberastasunak lortu dituztela ospatzen ari direla, ustekabean dukearen gerlariek erasotu egingo dituzte. Nahiz eta bikingoek gerlariak garaitu, erasoaldiaren ondorioz Ragnaren lagun ona zen Erik hilik suertatuko da. |
5 | Erasoa | Ciarán Donnelly | Michael Hirst | Haraldson kondearen gizonek Ragnaren baserria erasotu eta aurrean jartzen zitaien edonor hil dutee. Ragnar, Ladgerda, Athelstan eta haurrak ontzira bizirik iristea lortu dute, baina familia burua larriki zauritu dute. Familia Flokiren etxean babes hartu du, bertan Ragnar piskanaka sendatu eta onera itzuliko da. Bitartean, Haraldsonek Thyri alaba Svealandeko zahar aberats batekin ezkonduaraziko du, nahiz eta alabaren gogoz kontrako ezkontza izan. Kondearen morroiek Ragnaren gizonak zelatatzen ari direla jakinik, Rollok kondeari bere zerbitzuak eskeiniko dizkio. Haraldsonek Rolloren eskeintza onartu duelako itxuraeta egin eta hura bere jauregira iristean atzeman eta Ragnar anaia non dagoen esan diezaion torturatu egingo dute. Torsteinek ihes egin eta Ragnari bere anaiaren egoeraren berri emango dio. Hain egoera korapilatsuan eta oraindik fisikoki ahul egon arren, Ragnarek Flokiri bera eta dukearen arteko borroka baten erronka mezuarekin Haraldsonengana joan dadin bidaliko du. |
6 | Hildakoen Ehorzketa | Ciarán Donnelly | Michael Hirst | Kondeak Ragnaren erronka onartuko du. Borrokaren amaieran Ragnareek nola edo hala eta ustekabean Haraldson hiltzea lortuko du, era berean Rollok Svein hilko du, eta Siggyk bere suhia hilko du. Ragnar konde berri gisa aldarrikatua izan eta bere aurrekoari itsasoan ohorezko hileta eskeiniko dio. Athelstan fraidea neska esklabo bat bere jabea zen dukea hil ondorenean ere jarraitzea onartzen duela ikustean erabata haserretuko da, kristaua izanik bikingoen jentil sinismenak basatiak iruditzen baizaizkio. Hurrengo neguan, Ladgerda berriz ere haurdun geldituko da, Athelstanek bikingoen Ragnarök kondaira harriturik entzun eta Siggyk ezkontza eskeini dion Rolloren babesa onartuko du. Udaberria ailegatzean, Ragnaren hiru itsasontziak Tyne ibaian goruntz egingo dute. Lord Wigea jauntxoa suge putzu batera bota ondoren, Aelle erregea bikingoen aurka borrokatzeko prestatuko da. |
7 | Erregearen Erreskatea | Ken Girotti | Michael Hirst | bikingoek gotortutako kanpamentua altxatu, gauez Northumbriako gudarostea erasotu eta erregearen anaia den Aethelwulf atzemango dute. Aelle erregearekin elkarrizketatu eta Ragnareek bikingoak bere erresumatik alde egitearen truk urrezko eta zilarrezko 2.000 libera eskatuko dizkio. Aellek onartu egingo du, baina trukean bikingoetako bat kristautu dadin eskatuko die. Eskaera horren guztiz aurka dagoen Flokirekin eztabaidatu ondoren, Rollok bere burua kristautzea onartuko du. Bienbitartean, Eskandinavian, Ladgerdak Ragnaren ordez agintzen du. Siggyen zerbitzuak onartu eta abortu bat izango du. Adostutakoa ordaindu beharrean, Aellek bere gerlariei Ragnaren kanpamendua erasotu dezaten aginduko die, baina bikingoek oldarki atzera botako dituzte. Bikingoek eraildako Aethelwulf anaiaren gorpua jasotzean, Aellek gogo txarrez bikingoak beere erresumatik aldegiteko erreskatea oradaintzea beste irtenbiderik ez du izango, baina oordainketa jaso ondoren bikingoen ontzia bertatik badoanean haien aurkako mendekua burutuko duela zin egingo du. |
8 | Sakrifizioa | Ken Girotti | Michael Hirst | Ladgerdak haur gehiago izan ez ditzakenez, Ragnarek bere familia eta jarraitzaileak Uppsalako tenplura eramango ditu, bertan bederatzi urtero ospatu ohi den erritual handira: bertan eskandinaviar jainkoei izaki espezie bakoitzeko bederatzi abere sakfrifikatu ohi dira, baita bolondres aurkeztutako bederatzi gizon ere. Han, jura fidelidad al Horik Danimarkako errege bikingoari fideltasuna zin egin, eta honek Ragnar erregearen lurralde batzuk bereganatu eta haren arerioa den Götalandeko Borg jarlarekin elkarrizketatzeko bere enbaxadore izendatuko du. Siggyk Rollori bere buruaren alde ez egitea aurpegiratuko dio. Tenpluko apaizek Athelstan bere fede edo sinismenari buruz galdekatuko dute, eta nahiz eta bikingo arropekin jantzia egon eta aurkakoa esan, kristautasunari uko egin ez diola ohartuko dira, hortaz eskandinaviar jainkoei sakrifikatzeko desegokia dela erabakiko dute. Leif, Ragnaren jarraitzaile fidel eta ausartak, bere burua Athelstanen ordez aurkeztu eta denon begiradapean Uppsalako tenpluan ospatutako erritual batean bera eta gainontzeko zortzi gizon eta espezie bakoitzeko bederatzi abere Horik erregearen eskuz sakrifikatuak izango dira, heuren gorpuak buruz-behera tenpluraren aldameneko basoan zintzilikatuko dituztelarik, haien odolak lur sakatru hura busti dezan. |
9 | Ibilbidearen Amaiera | Ken Girotti | Michael Hirst | Ragnaren enbaxadak Götalandeko Borg jarlaren aurrean hutsegin du eta Horik Danimarkakoak lehian lurraldeari buruz adostasun batera iristeari uko egin dio. Handigura eta bekaizkeriaren ondorioz, Rollok Borg jarlari Ragnaren aurka joateko babes emango dio, desadostasun horren ondorioz gerra hastera doala dirudi. Kattegaten izurri kutsakor batek biztanle ugari hil ditu, tartean Lagertha eta Ragnaren alaba txikia den Gyda, bai eeta duke zena eta Siggyren alaba, Thyri. Bitartean, kanpoan dela Ragnarek Aslaug ezagutu eta hartaz maiteminduko da. Laister Aslaugek Ragnari haurdun dagoela jakinaraziko dio. |
Atala | Izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria | Argumentua |
---|---|---|---|---|
1 | Anaien Arteko Gerra | Ciarán Donnelly | Michael Hirst | Ragnar eta Horik erregea alde batetik eta Borg jarlaren arteko borroka hasi da. Rollok eta bere jarraitzaileak Borgen indarrei elkartu zaizkie eta bikingoen borroka hau anaien arteko gerra batean bilakatu da. Garaile bakarra egon liteke. Bitartean, Aslaug printzesak Kattegaten bere bidea topatu du, harekin batera Ragnar kinka larrian ipiniko duen ezustekoa dakarki. |
2 | Inbasioa | Ciarán Donnelly | Michael Hirst | Lau urteko bake denboraldia igaro da, Ragnarek Earl edo konde kargua bereganatu du. Helburu amankomun bat lortzeko ezohiko aliantza bat gauzatu da: Ingalaterra inbaditzea. Itsas ekaitz batek bikingoen ontziak helmuga berri batera eraman ditu, Wessexeko hondartzetan Ragnar eta bere gizonek heuren adineko arerioarekin topo egin dute. |
3 | Traizioa | Ken Girotti | Michael Hirst | Wessexen burututako inbasioa puri-purian dago eta Ecbert erregea etsai ezberdin bati aurre egiten ari zaio. Ragnar mendebaldeaz nagusitzeko arin doan bitartean, Jarl Borgeek Kattegaten etorkizunari buruzko bere berezko planak dauzka. |
4 | Begiz-begi | Ken Girotti | Michael Hirst | Ragnar eta Ecbert aurrez-aurre topatzean, bi gizon handien etorkizunerako akordio bat lortzeko bidea erraztu dezake. Orain Jarl Borgek Kattegaten burdinezko eskuz agintzen du eta Rollok Ragnar kanpan izanik bere herriak behar duen buruzagian bilakatzera derrigortua dago. |
5 | Erantzuna Odolez | Jeff Woolnough | Michael Hirst | Lagertha eta Ragnar berriz elkartu dira eta Kattegatik Borg jarla botatzeko elkarrekin batera haren aurka borrokatuko dute. Aslaugek iragarpenen egiari aurre egin beharko dio. Athelstanek bere fedea zehazteko borrokatu beharko du. Bjornek beste behin ere erabaki bat hartu beharko du. |
6 | Barkamenik Gabe | - | - |
- |
7 | Odolezko Arranoa | - | - |
- |
8 | Hezurrik Gabe | - | - |
- |
9 | Erabakia | - | - |
- |
10 | Jaunaren Otoitza | - | - |
- |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.