From Wikipedia, the free encyclopedia
Saxoiak[1] (latinez: Saxones, antzinako ingelesez: Seaxe, antzinako saxoieraz: Sahson, behe-alemanez: Sassen, alemanez: Sachsen, nederlanderaz: Saksen, errumanieraz: Sași) ipar Europako hainbat tokitan mugitu zen tribu germaniar bat ziren. Antzinaroan eta Goi Erdi Aroaren hasieran, Ptolomeo Antzinateko geografo greziarrak aipatu bezala, Jutlandia penintsulatik (egungo Danimarka eta Alemaniako Holstein) Herbehereetaraino bizi ziren, gero handik hegoalderako joera hartu bazuten ere.
Kokapen horretatik abiatuta, V. mendean herri honek Britainia inbaditu zuen haien auzo anglo eta jutoekin batera. Egungo Britainia Handiaren hegoaldean finkatu ziren, eta hiru erresuma sortu: Sussex, Essex eta Wessex. Gero, horiek erresuma anglo eta jutoekin bat eginez, Ingalaterra sortu zuten. Hortik aurrera, herrialde hauek anglosaxoiak izena bereganatu zuten
Beste saxoi batzuek Europako kontinente barnealderantz jo zuten eta haien arrastoa hainbat lurralde-izenetan utzi dute, hala nola, egungo Alemaniako Saxonia Beherea, Saxonia-Anhalt eta Saxoniako Estatu Askea. Haien egungo ondorengo etnikotzat jotzen dira Alemania iparraldeko herritarrak, Herbehereetakoak, Belgikako flandestarrak eta Ingalaterra hegoaldeko biztanleak.
Saxoi hitza seax hitzetik omen dator: laban mota bat da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.