gitarra-jotzaile espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Vicente Amigo Girol (Guadalcanal, 1967ko martxoaren 25a) espainiar gitarra-jotzaile eta musikagilea da, flamenko egiten duena.
Vicente Amigo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vicente Amigo Girol |
Jaiotza | Guadalcanal, 1967ko martxoaren 25a (57 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea |
Genero artistikoa | flamenkoa |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | Columbia Records Sony Music Entertainment |
vicenteamigo.com | |
Sevillako Guadalcanal herrian jaio zen baina bere bizitza ia osoa Kordoban egin du. Zortzi urterekin oparitu zioten lehen gitarra eta El Tomate eta El Merengue bezalako musikariekin lehen urratsak eman ostean, Manolo Sanlúcar izan zen bere maisua urte askoan.
1988an ekin zion bere ibilbide profesionalari. Lehiaketa ugari irabazi zituen eta horrek eman zion artista askorekin lan egiteko aukera. Bob Dylan, Keith Richards, Paco de Lucia, Phil Manzanera, Joe Cocker, Jack Bruce, Richard Thompson eta Robert Crayrekin oholtza elkarbanatzeko aukera izan du beste hainbaten artean.
Estilo ezberdinak uztartzeko joera izan duen musikaria da eta bere konposizioek hori frogatzeko bidea ematen digute. Munduan zehar kontzertu ugari emateko aukera izan du bai bakarlari modura eta baita artista handien musikari modura ere. Bere bakarkako ibilbidean zortzi disko kaleratu ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.