Valvanerako monasterioa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Valvanerako monasterioamap

Valvanerako Andre Mariaren monasterioa (gaztelaniaz: Monasterio de Nuestra Señora de Valvanera) Anguianoko beneditar abade-etxea da. San Lorenzo mendian, 1000 metroko altueran kokaturik dago eta X. mendean sortu zuten.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Valvanerako monasterioa
Kultura ondasuna
Thumb
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Errioxako udalerriAnguiano
Koordenatuak42°13′51″N 2°52′14″W
Thumb
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaCalahorrako eta La Calzada-Logroñoko elizbarrutia
IzenaVirgin of Valvanera (en)
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0010734
    Itxi

    Izena

    Valvanera izena latinezko "Vallis Veneris" esalditik datorrela ematen du, "Zainen harana" esan nahi du, ibaiak zain gisa irudikatuta. "Ehizaren harana" edo "Venusen harana" ere izan liteke.

    Historia

    Valvaneraren aurreneko aipamena 1016ko agiri batean agertzen da. Bertan Antso III.a Gartzeitz Nafarroakoak eta Antso Gartzeitz Gaztelakoa aitaginarrebak euren lurren mugak zehazten dituzte.

    Monasterioaren jatorria IX. mendearen amaieran dago. Kondairak dioenez Nuño Oñez lapurrak zeraman bizitza pekatariaz damutu eta Anguianoko Trómbalos leizera erretiratu zen. Aingeru batek Valvanera haranera joateko agindu zion eta haritz baten enborrean Amabirjinaren irudia aurkitu zuen[1]. Haritz haren alboko leize batean Santo Cristo baseliza eraiki zen. Amabirjinaren irudiaren inguruan eremiten komunitate bat sortu zen San Benediktoren erregela jarraitzen zuena.

    Monasterioko aurreneko abadea Antso izan zen 990. urtean[2]. San Benediktoren erregela agertzen den "Esmaragdo" eskuizkribua gordetzen da 954an datatua (gaur egun 992an) eta Valvanerarako idatzi zela esaten duen oharra du.

    Desamortizazioan husturik, 1954tik aurrera berriro mojeak ditu.

    Arkitektura

    Monasterioko eraikin zaharrenak dorre erromanikoa eta eliza dira.

    Aurreneko eremitek eliza bisigotikoa eraiki zuten X. mendean eta ondoren eliza aurre-erromaniko bat eraiki zen, 1073an Fortunio apezpikuak sagaratu zuena, Nafarroako errege Antso IV.a Gartzeitz zen garaian. Honen gainean eliza erromanikoa eraiki zen eta 1163an Calahorrako Rodrigo apezpikuak sagaratu zuen[1].

    Gaur egungo eliza XIV. mendekoa da, gotiko berantiarrekoa. Habearte bakarra du, gurutze itxurakoa.

    Valvanerada ibilaldia

    Thumb
    Ibiltariak euripean, 2009an.

    Urteroko zita izaten da apirileko azken larunbatean. Logroñotik abiatu eta Valvanerako monasteriorarte dauden 63,2 kilometroak egiten dira gauez. Valvanerada izena du eta urtetik urtera partehartzaile gehiago ditu. 2018an esate baterako 562 pertsonak hartu zuten parte eta haietatik 386k amaitu zuten[3]. 1976an izan zuen lehenengo ekitaldia eta Errioxako Odol Emaileen Elkartean antolatu zuen[4]. 2003an Valvaneradaren monumentua ezarri zen Logroñon ibilaldiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian[5].

    Ez da Valvanerako monasteriora egiten den ibilbide bakarra. Arnedotik abiatuta lau egunetako ibillaldia ere urtero egiten da. Vallaroso scout taldeak antolatzen du.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Wikiwand - on

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.