alemaniar.estatubatuar aktorea eta aktore-maistra From Wikipedia, the free encyclopedia
Uta Thyra Hagen, ezagunagoa Uta Hagen izenez (Gotinga, Alemania, 1919ko ekainaren 12a – New York, AEB, 2004ko urtarrilaren 14a) alemaniar-estatubatuar aktorea eta aktore-maistra ospetsua izan zen. Tony saria hiru aldiz irabazi zuen. Jatorri alemaniarra zuen eta estatubatuar nazionalizatea.[1]
Uta Hagen | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Uta Thyra Hagen | ||
Jaiotza | Göttingen, 1919ko ekainaren 12a | ||
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | New York, 2004ko urtarrilaren 14a (84 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Oskar Hagen | ||
Ezkontidea(k) | José Ferrer (1938 - 1948) Herbert Berghof (en) (1957 - 1990) | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen University of Wisconsin High School (en) | ||
Hizkuntzak | alemana ingelesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, irakaslea eta aktorea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
|
Oskar Hagen arte-historialariaren eta Thyra Leisner opera-kantariaren alaba zen. 1924an familia Ameriketako Estatu Batuetara joan zen.[2] Madisonen (Wisconsin) hazi zen eta 1937an New Yorken finkatu zen.
1937an Ofelia rolean hasi zen Hamlet lanean Dennisen, Massachusetts Eva Le Gallienneren konpainian, ondoren Nina rolean Antón Txekhoven La gaviota lanean eta George Bernard Shawen Santa Juanan. Urtebete geroago, José Ferrer aktorearekin ezkondu zen, eta harekin Leticia (Lettie) Ferrer izeneko alaba izan zuen. Harekin interpretatu zuen Broadwayn Desdémonaren papera Paul Robesonen Otelo lanean. Bikotea 1948an dibortziatu zen, ustez, Paul Robesonekin zuen harremanarengatik. Paul Robesonekin zuen harreman profesional eta pertsonala zela eta, Hollywoodeko zerrenda beltzean sartu zuten, eta haren ibilbide zinematografikoan eragin handia izan zuen.
Hala ere, Broadwayko antzerkian lortu zuen ospea, 1963an Martha izan zen Edward Albee-ren Who's Afraid of Virginia Woolf?. Eta gero, Londresen ere bai.
Jessica Tandy ordezkatu eta fikziozko Blanche DuBois pertsonaia interpretatu zuen Un tranbia llamado deseo lanean Marlon Brando eta Anthony Quinnekin batera, Harold Clurmanek zuzendutako biran. Hiru Tony sari jaso zituen: Lehena 1951n irabazi zuen Clifford Odetsen The country girl lanarengatik, bigarrena 1963an Who's Afraid of Virginia Woolf?/Nor da Virginia Woolfen beldur? lanarengatik eta hirugarrena 1999an bere ibilbide luzea omentzeko.
1947az geroztik, aktore-maistra gisa nabarmendu zen New Yorkeko Greenwich Villageko Estudio HB[3] estudioan, besteak beste, Matthew Broderick, Christine Lahti, Jason Robards, Sigourney Weaver, Liza Minnelli, Whoopi Goldberg, Jack Lemmon, Debbie Allen eta Al Pacino izan ziren ikasle.
1957an Herbert Berghof aktore eta aktore-maisuarekin ezkondu zen, eta harekin egon zen 1990ean hil zen arte. Funtsezko bi liburu idatzi zituen jarduera-tekniketan: Ρ for Acting (1973) eta A Challenge for the Actor (1991), baita 1976an Love for Cooking sukaldaritza-liburua ere.[4][5]
2002an, Arteen Domina eman zion George W. Bush presidenteak Etxe Zurian.
Konstantin Stanislavskiren aktore-tekniketan maistra zen Uta Hagen aktore garaikideen irakasle handienetako bat izan zen, Michael Chekhov, Lee Strasberg eta Stella Adler-ekin batera.[6][7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.