Ussuri

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ussurimap

Ussuri[1] (errusieraz: Уссури, translit.: Ussuri; txinera tradizionalez: 烏蘇里江; txinera sinplifikatuz: 乌苏里江; pinyinez: Wūsūlǐ Jiāng, wu1.su1.li3-jiang1 ahoskatua) ekialdeko Asiako ibaia da, Amur ibaiaren adarra. 907 km ditu. Janka aintziratik hurbil du iturburua, Sikhote-Allin mendietan, Vladivostoketik ipar-ekialdera, eta Txinaren eta Errusiaren arteko muga egiten du tarte handi batean. Amur ibaiarekin bat egiten duen lekuan uharte handi bat eratzen du, Errusiaren eta Txinaren artean jabetza-liskar larriak eragin izan dituena. Ibaian ontziz ibil daiteke izotzik ez den hilabeteetan (maiatzetik urrira).

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Ussuri
Thumb
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera897 km
Geografia
Thumb
Koordenatuak43°44′02″N 134°25′29″E
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Primorski kraia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera193.000 km²
Arro hidrografikoaAmur basin (en)
Ur-emaria1.150 m³/s
Bokalea
()
Amur
Itxi

Ibaiadarrak

  • Muling ibaia (ezkerraldetik)
  • Naoli ibaia (ezkerraldetik)
  • Songatxa ibaia (ezkerraldetik)
  • Arsenyevka ibaia (ezkerraldetik)
  • Bikin ibaia (eskuinaldetik)
  • Khor ibaia (eskuinaldetik)
  • Bolshaya Ussurka ibaia (eskuinaldetik)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.