Udaberri-lore goiztiar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Udaberri-lore goiztiar

Udaberri-lore goiztiar edo Sanjose-lore goiztiar (Primula vulgaris) Primulazeo familiako landare loreduna da, jatorriz Europa hego eta mendebaldekoa (Faroe Uharte eta Norvegiatik Portugalera eta ekialderantz Alemania, Ukraina, Krimea eta Balkanetaraino), Afrika ipar-mendebaldekoa (Aljeria) eta Asia hego-mendebaldekoa (Turkiatik Iranera).[1][2]

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Udaberri-lore goiztiar
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaPrimulaceae
GeneroaPrimula
Espeziea Primula vulgaris
Hudson
Itxi

Deskribapena

10-30 cm arteko altuera hartzen duen landare bizikorra da. Hosto erroseta bat dauka eta habitat egokietan gutxi gorabehera hostoiraunkorra da.

Hostoak 5-25 cm luze dira eta 2-6 cm zabal. 2-4 cm-ko diametroa duten usain gozoko loreak ditu. Loreak hori argiak izan ohi dira, baina aldaera zuri eta arrosak ohikoak dira naturan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.