From Wikipedia, the free encyclopedia
Uadi edo wadi (arabieraz: وادي, wādī) arabiar jatorriko hitza da, eskualde bero eta idorretako ibaien ibilgu lehor edo urtarokoak izendatzeko erabiltzen dena.
Uadi ugari dago Arabiako penintsulan eta iparraldeko Afrikako basamortuetan. Ibilgu horiek ehun metro baino gehiagoko zabalera izan dezakete; orohar, euri garai laburretan baino ez dute eramaten ura, ordu, egun edo aste gutxi batzuetan baino ez, urterokoak izan daitezkeenak edo noizbehinkakoak eta aurreikusterik ez daudenak, gertatzen diren urte garaiari zein botako duten euri kopuruari dagokionez.
Toki horietan landaretza xerikoa da, arantzatsua, hazkuntza motelekoa eta uadi inguruetara mugatuta dago. Horien azalean edo lurpean ura biltzen bada, landaretza ikusgarriagoa izan daiteke, eta oasi mota bat eragin. Toki hauetako landaretza naturala, datil-palmondo, fruitu zuhaitz, barazki eta bazka belarragatik ordezkatua den arren, batzuetan, oasian bertan bizi diren eta berau erabiltzen dutenek landatutakoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.