Oasi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Oasi

Oasia basamortu batean bakandurik dagoen landare gunea da, iturri edo antzeko ur sorburu baten inguruan hazten dena. Hitza grezierazko ὄασις oasis izenetik dator, zuzenean egiptoerazko wḥ3t edo demotikozko wḥỉ-tik mailegatua.

Thumb
Libiako oasi bat, Sahara
Thumb
Ubari oasia, Libia

Haien kokalekuak berebiziko garrantzia du basamortu eskualdeetako garraio eta merkataritza bideetan. Karabanek oasiz oasi bidaiatu behar zuten, ur eta janariz hornitzen baitzituzten. Horregatik, oasien kontrol politiko edo militarrak merkataritza bideen kontrola esan nahi zuen. Adibidez, Awjila, Ghadames eta Kufra oasiek egungo Libian hil edo biziko garrantzia zuten Sahara ipar-hego eta mendebal-ekialde zeharkatzeko.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.