Kolunbidoen familiako hegazti kolunbiformea, pagausoa baino txikiagoa eta lumaje urdin-grisaxka duena. Eskuarki enborretako zuhaitzetan egiten du habia eta haziz eta fruituz elikatzen da. Eskualde mediterraneoan bizi da eta urri samarra da. From Wikipedia, the free encyclopedia
Txoloma (Columba oenas) columbidae familiako hegazti bat da.[1] Iparraldeko Europan eta mendebaldeko Asian umatzen da udaldian, eta txoloma askok negualdian beste eskualde batzuetara migratzen dute; besteak beste, Euskal Herrira.
Txoloma | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Columbiformes |
Familia | Columbidae |
Generoa | Columba |
Espeziea | Columba oenas Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 16,7 g |
Zabalera | 0,75 m |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Errute denbora | 22 egun |
Arrautza | |
33 cm-rekin tamainaz eta kilo laurden pasatxoko pisuarekin, hau da uso guztien artean apalena eta kolore monokronoena duena. Espezie honen berezitasun bat da marra edo orban zuririk ez duen bakarra dela. Bere lumajean nabarmentzen den gauza bakarra da, bi hegal marra beltz labur dira, hegoen puntekin batera, hauek ere kolore honetakoak dira. Gainerako gorputza gris-urdinxka da, lepoaren bi aldeetan irideszentzia berdexkarekin eta bularrean arrosa tonu leunarekin. Lumaje hau arrak zein emeek dute, bai neguan, bai ugaltze garaian eta baita txita gazteetan ere, helduen ohiko lepoko irideszentziarik ez duten arren.[2]
Beste uso batzuek bezala, funtsean, haziez, zerealez, basa fruituez eta beste ornogabe batzuez elikatzen dira. Zirkunstantzia honek janari bila, laboreetan eta bere haztegietatik hurbil dauden nekazaritza ustiategietan oinez ibiltzen behatzeko aukera ematen digu.
Txolomaren urruma pagausoarena baino monotonoagoa da eta “kuuu-kuuu-kuuu”-ren antzeko zerbait da.
Gorteatzea hegaldi zirkular batean datza, gorputzaren gainetik hegoak altxatutako planeatze batzuk.
Normalean, apiriletik abuztura bitartean, 2 edo 3 txitaldi ateratzen dituzte aurrera. Elkarrengatik hurbil ugaltzea gustatzen zaie, beraz, batzuetan kolonia txikiak sortzen dira.
Ugaltzen diren barrunbea, normalean zuhaitz baten enborrean, adarrez beteta egon ohi da, nahiz eta ez den arraroa haien errutea osatzen duten bi arrautzak zuzenean barrunbearen hondoan uztea. Arrautzak zuriak dira eta bi helduek txandaka inkubatzen dute, normalean 16 eta 18 egun irauten du.
Kumeek janaria gurasoen moko barrutik hartzen dute. Hasieran usoetan ohikoa den zereal-papila mota batez elikatzen dira eta gero haziak eta beste landare batzuekin. Habian egoten dira hegan egiteko gai diren arte, hau da, normalean, eklosiotik 27 edo 28 egunetara gertatzen da.
Asia mendebaldean eta Europako eremu gehienetan ugaltzen dira, Islandian, Eskandinavia iparraldean eta Mediterraneoko zenbait guneetan izan ezik. Funtsean sedentarioak badira ere, ekialdeko hegazti askok migratzen dute negua pasatzera mendebaldeko Europara. Bestalde, tokiko migrazio txikiak populazio sedentarioetan ere gertatu izan dira.
Iberiar penintsulan zehar ugaltzen dira, kopuru txikian bada ere, paseetan eta neguan ohikoagoa den arren.
Euskal Herrian leku gutxitan kokatu da, eta eremu atlantikoan inon ere ez.
Zuhaitz zuloetan ugaltzeko ohiturak esan nahi du, zuhaitz zahar nahikoa duten baso eremuetan aurkitzen dela batez ere. Haien habiak eraikinetan edo haitzetan ere aurki daitezke, nahiz eta hauek ez diren kasurik ohikoenak.
Txolomak 2 azpiespezie ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.