From Wikipedia, the free encyclopedia
Txirritxo handia (Charadrius hiaticula) Charadriidae familiako hegazti zangaluzea da[1], iparraldeko Eurasian eta Kanadan bizi dena.[2] Euskal Herrian negu aldean ikusten dugu gehienbat[3].
Txirritxo handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Charadriidae |
Generoa | Charadrius |
Espeziea | Charadrius hiaticula Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 10,9 g |
Zabalera | 0,41 m |
Kumaldiaren tamaina | 3,5 |
Hegazti limikola txiki bat da, 17-19'5 cm arteko luzera eta 35-41 cm arteko hego-zabalera dituena. 55 eta 75 gramo artean pisatzen du. Itxura trinkoa du, buru handi samarra eta moko motza. Arra eta emea antzekoak dira, emearen koloreak apalagoak ordea. Lepoko beltza du eta buruan marra zuri eta beltzak ageri ditu. Mokoa laranja kolorekoa da eta punta beltza du. Pileoa marroia da. Bizkarra, hegoak eta buztana marroiak dira eta sabelaldea zuri zuria. Hanka laranjak ditu[4].
Ugalketa garaian kostaldeko eremuak okupatzen ditu eta ibaialdeak, zelaiak eta tundra eremuak ere bai[4]. Neguan, gure lurraldetara iristerakoan hondartzetan edo harri txintxarrezko eremuetan agertzen da[3].
Ornogabe txikiek osatzen dute bere dieta; poliketoak, krustazeoak eta moluskoak jaten ditu batez ere. Hondartzak alderik alde zeharkatzen ditu. Harrapakina ikusten duenean lasterkaldi azkar motza egin eta mokoarekin harrapatzen du[4].
Apirila eta iraila artean ugaltzen da. Habia lurrean egiten du, askotan begibistan, zulotxo bat egiten da eta markatzeko material batzuk ipintzen ditu inguruan. Hiruzpalau arrautza jartzen ditu, kolore arre argikoak baina marroi tonalidade desberdinetako orbain ugari dituztenak, eta 25 egunetan zehar txitatzen dituzte emeak zein arrak. Txitak jaio bezain laister gai dira beren kabuz mugitu eta elikatzeko. beste 25 egun beharko dituzte erabat garatzeko[4].
Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean. Hiru azpiespezie ditu[5]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.