Twin Melody
From Wikipedia, the free encyclopedia
Twin Melody Aitana Etxeberria eta Paula Etxeberria (Ordizia, 1997) ahizpa bikiek osatzen duten taldea da. Interneteko eduki sortzaileak eta musikariak izateagatik dira ezagunak.
Ibilbidea
Film musikal bat ikusi ondoren piztu zitzaien abeslari izateko grina.[1] Oso gaztetatik Youtubeko kanal bat sortu eta abesti ezagunen bertsioak internetera igotzen hasi ziren eta bost urtean miloitik gora jarraitzaile lortu zituzten.[2] Musika Eskolan ikasiak ziren; Paulak pianoa aukeratu zuen eta Aitanak txistua.[3] 16 urterekin euren abesti propioak sortzen ere hasi ziren eta 2018an Twin Melody diskoa kaleratu zuten Sony diskoetxearekin.
Benetako ospea TikTok plataformak eman zien 23 urterekin. Sare sozial horretan bideo laburrak igotzen dituzte, dantza eta challenge (erronka) tipikoak eginez, baina batez ere coverrak egiten jarraitzen dute. Milioika jarraitzaile dituzte eta arrakasta horrek "TikTok-eko erregina" izena ere eman die.[4]
Internetez gain, telebistan ere aritu dira: 2014an ETB 1eko A ze banda! lehiaketa irabazi zuten[5] eta, aktore gisa, kate bereko Go!azen! saio musikalak Euskal Herriko gaztetxoen artean ezagun bihurtu zituen 2016an. 2015ean, Telecinco Espainiako katean ere Caza Stars izeneko lehiaketa irabazi zuten eta horrek Alejandro Sanzen kontzertu bateko hasierako abeslari izateko aukera eman zien. Azken urteetan, Telecincoko La Voz saioan, Antena 3ko El Hormigueron eta Disney Channeleko Bia telesailean aritu dira.[6]
2019an Momentos soña2 liburua argitaratu zuten.
2020ko Gaztea Sarietan urteko pertsonaia aukeratzeko izendatuen artean egon ziren, Itziar Ituñorekin, "El Conquis"eko Mikel Perezekin eta Orioko arraunlariekin batera.[7]
2023an 'Sayonara' abestiarekin Benidorm Fest-en lehiatu ziren, Eurovision jaialdirako Espainiako ordezkaria aukeratzeko lehiaketan. Gazteleraz, frantsesez eta ingelesez egiten dute abestian, eta euskarazko hitz batzuk ere sartu dituzte: “bat bi hiru, bat bi hiru lau”. Ordiziarrek ez zuten finalerako sailkatzea lortu eta jaialdiaren ondoren, sare sozialetan komentario toxikoak jaso zituztela salatu zuten, lehiakideen osasun mentala zaintzeko deia eginez.[8]
Lau hizkuntza hitz egiten dituzte (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), Magisteritza ikasi dute eta katoliko fededunak dira.[9]
Diskografia
Albumak
- Twin melody (2018, Sony)
Singleak
- It Was Beautiful (2015)
- If I Want You (2017)
- Siempre eras tú (2017)
- We Are (BSO - Twin Melody Party) (2018)
- Fondo de pantalla (CD9-rekin batera) (2018)
- Alguien como tú (Izan Llunas-ekin) (2020)
- No soy tuya (Víctor Pérezekin) (2021)
- Contigo no es tarde (2021)
- Roast Yourself 2 (Soy más fuerte) (2021)
- Ciao (Emma Muscat-ekin) (2022)
- Mi realidad (Rayco-rekin) (2022)
- Sayonara (2022)
Telebista
- A ze banda! (2014) (ETB1)
- CazaStars (2015) (Telecinco)
- Go!azen 3.0 (2016-2017) (ETB1)
- La voz (Telecinco)
- El Hormiguero (2020-2022) (Antena 3)
- BIA (2. denboraldia) (2020) (Disney Channel)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.