Twerking New Orleansko musika eszenan 1990 inguruan sortu zen dantza mota bat da[1], Afrikar diasporaren dantzetako hainbat elementu batzen dituena, bereziki Erdialdeko Afrikako bantu hizkuntzako herrialdeetakoa[2]. Normalki banaka dantzatzen dute emakumeek, baina ez du zertan hala izan[3], herri-musikari sexu-probokazio mugimenduak gehituz, maiz pelbis-bulkadak eginez, ipur-masailak mugituz edo kokoriko jarrita, hainbat sexu jarrera iradokiz. Twerkinga New Orleansen hip hopa dantzatzeko sortutako hainbat ezaugarrietako bat da[4].

Twerkinga erakusten duen koreografia.

1990eko hamarkadan twerkinga orokortuta zegoen The Dirty South deitzen den eskualdeko afroamerikar jaietan. Eskualde horren parte dira New Orleans, Memphis, Virginia Beach, Miami, Atlanta, eta Houston[5]. Katrina urakanaren ostean dantzaren ospea asko hedatu zen[6]. 2013an Miley Cyrusek MTV Video Music Awardsen twerkinga egin zuen[7], eta Googlen gehien bilatutako terminoa izan zen[8].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.