Tuterako geltokia
Nafarroa Garaiko tren eta autobus geltokia From Wikipedia, the free encyclopedia
Tutera Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren eta autobus geltoki bat da, Tutera udalerrian kokatuta dagoena.
Tutera | |
---|---|
Hurrengo trenak | |
Tren geltokiko ikuspegia | |
Kokapena | |
Helbidea | Geltoki plaza, z/g; 31500 |
Udalerria | Tutera, Nafarroa Garaia |
Geltokiaren datuak | |
Kodea | 81202 |
Irekiera | 1861eko maiatzaren 16a |
Irisgarria | |
Zerbitzuak | |
Aldageltokia | |
Nasak | 9 |
Trenbideak | 4 |
Jabea | Trenbide Azpiegituren Administratzailea |
Eragilea | Renfe Operadora |
Garraio zerbitzuak | |
NBus | 301 Iruñea ↔ Soria (autobidetik) 350 Iruñea ↔ Tutera ↔ Zaragoza 351 Tutera ↔ Tarazona 352 Tutera ↔ Fitero 353 Tutera ↔ Cortes 354 Tutera ↔ Alesbes 355 Tutera ↔ Milagro |
Urbanoa | G Diaz Bravo ↔ Ospitalea |
Geltokia 1861eko maiatzaren 16an ireki zen.
Egoera
Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
Zaragoza — Altsasu: 77,416 kilometro-puntua
Tutera — Tarazona: 0,000 kilometro-puntua
Sarbideak
Historia
Geltokia 1861eko maiatzaren 16an ireki zen, Aragoi eta Nafarroa lotu nahi zituen trenbidearen Tutera-Murelu Konde zatia ireki zuenean, Zaragozatik Iruñerako Burdinbide Konpainia delakoak, Zaragoza-Altsasu burdinbidea. Azken horrek Zaragozatik Bartzelonarako Burdinbide Konpainia bat egin zuen, eta ondorioz, Zaragozatik Iruñea eta Bartzelonarako Burdinbide Konpainia sortu zen.[2]
1861ko irailaren 18n, Zaragoza-Altsasu burdinbidea handitu zen, Casetastik Tuterara.[3]
1878ko apirilaren 1ean, bere egoera ekonomiko txarrak Norteko Konpainiarekin bat egitera behartu zuen, Altsasutik haratagoko trenbideen jabea zena eta burdinbidea Gasteiz, Donostia, Bilbo edo Burgosekin lotuz.
1941ean, Espainiako trenbidearen nazionalizazioak Norteko Konpainia sortu berrian integratzea ekarri zuen, RENFE enpresa publikoa sortu zen.[4]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]
Geltokia
Herrigunearen mendebaldean dago, Ebro ibaia eta Azucarera parketik hurbil. Hiru solairudun pabilioi batez osatutako bidaiarientzako eraikin zabala du, bi hegal gehigarri eta mutur banatan bi dorre. Lau burdinbide eta bidaiarientzako bi plataforma ditu, bata albokoa eta bestea erdikoa. Biak ere, estaliak dira.
Bidai txartel saltokia, informazio gunea, itxaron gela, komunak, kafetegia, jatetxea, auto alokairua eta pertsona ezgaituentzako zerbitzu egokituak ere baditu. Kanpoaldean, aparkaleku egokitua eta autobus geltokia daude.
Zerbitzuak
Distantzia luzea
Distantzia ertaina
|
Hiriarteko garraioa
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 301 350 351 352 353 354 eta 355 lineak zerbitzua ematen diote geltoki honi:
|
Etorkizuna
Ez dago etorkizuneko planik geltoki hau oraingoz barne hartzen duenik.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.