Triangle of Sadness

From Wikipedia, the free encyclopedia

Triangle of Sadness

Triangle of Sadness (Tristuraren triangelua litzateke euskaraz) 2022ko Ruben Östlund suediar zinema zuzendariaren filma da. Komedia beltz satiriko den film hau urte bereko Urrezko Palma irabazi zuen Cannesko Zinemaldian.[1]

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...
Triangle of Sadness
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaTriangle of Sadness
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaSuedia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Danimarka, Ameriketako Estatu Batuak, Grezia eta Turkia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta film komikoa
Iraupena149 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Trollhättan, Katakolo (en) eta Eubea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ruben Östlund
Gidoigilea(k)Ruben Östlund
Antzezlea(k)
Harris Dickinson (en)
Charlbi Dean (en)
Woody Harrelson
Zlatko Burić
Sunnyi Melles (en)
Iris Berben
Henrik Dorsin
Oliver Ford Davies
Dolly de Leon (en)
Vicki Berlin
Amanda Walker (en)
Malte Gårdinger
Jean-Christophe Folly (en)
Arvin Kananian (en)
Camilla Läckberg
Mia Benson (en)
Carolina Gynning
[[Kategoria:Harris Dickinson (en) antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Charlbi Dean (en) antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Sunnyi Melles (en) antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Dolly de Leon (en) antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Amanda Walker (en) antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Jean-Christophe Folly (en) antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Arvin Kananian (en) antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Mia Benson (en) antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaErik Hemmendorff (en)
Philippe Bober (en)
[[Kategoria:Erik Hemmendorff (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Philippe Bober (en) ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaFilm i Väst
BBC Film (en)
30West (en)
Coproduction Office (en)
Sveriges Television
ZDF
Arte France Cinéma (en)
Turkish Radio and Television Corporation (en)
Nordisk Film
Canal+
Ciné+ (en)

[[Kategoria:BBC Film (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:30West (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Coproduction Office (en) ekoitzitako filmak]]


[[Kategoria:Arte France Cinéma (en) ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Turkish Radio and Television Corporation (en) ekoitzitako filmak]]


[[Kategoria:Ciné+ (en) ekoitzitako filmak]]
EdizioaMikel Cee Karlsson
Ruben Östlund
Ekoizpen-diseinatzaileaJosefin Åsberg (en)
Argazki-zuzendariaFredrik Wenzel
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMediterraneoa
Historia
Jasotako sariak
Robert Award for Best English Language Film (en)
Guldbagge Award for Best Film (en)
Urrezko Palma
2022 Cannes Film Festival (en)

Europako film onenaren Saria
35th European Film Awards (en)

Europako zuzendari onenaren Saria
35th European Film Awards (en)

European Film Award for Best Screenwriter (en)
35th European Film Awards (en)

Europako gizonezko aktore onenaren Saria
35th European Film Awards (en)
Nominazioak

Filmaffinity: 968107 Allocine: 256851
Itxi

Ruben Östlund-ek idatzi eta zuzendu zuen. Ingelesez egin zuen zinemako lehen filma izan zen. Harris Dickinson, Charlbi Dean, Dolly de Leon, Zlatko Buriτ, Henrik Dorsin, Vicki Berlin eta Woody Harrelson aktoreak dira protagonistak. Ultra aberatsentzako luxuzko itsas bidaia batean sartzeko gonbita egin diete bikote ospetsu eta modelo batzuei. Baina gauzak txarto ateratzen zaizkie. Filma estreinatu eta hiru hilabetera, 2022ko abuztuan, ustekabean hil zen Charlbi Dean aktorea, berak egin zuen azken filma izan zen hau.

Triangle of Sadness 2022ko Canneseko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen maiatzean. Arrakasta lortu zuen, filmaren proiekzioa bukatzean zortzi minutuko txaloaldia jaso zuen eta gainera Urrezko Palma irabazi zuen. Frantzian estreinatu zen 2022ko irailaren 28an, Estatu Batuetan eta Suedian urriaren 7an, Alemanian urriaren 13an eta Erresuma Batuan urriaren 28an. Filmak kritika positiboak jaso ditu normalean.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Carl mutila (Harris Dickinson) eta Yaya neska (Charlbi Dean) modelo eta influencer arrakastatsuak dira, eta luxuzko itsas bidaia batera gonbidatu dituzte. Yateko aberatsen bizimodu apetatsu eta hutsala erakutsi ondoren kapitain alkoholiko, marxista eta pasota bat (Woody Harrelson) erakusten du Östlund-ek. Kapitainak bidaiariei eskaintzen dien afaria, kaos bihurtuko da ekaitz bortitz batengatik. Bidaiari gehienak zorabiatuta eta gonbitoka dabiltzala, ardo botila baten inguruan txantxetan eta eztabaida dialetikoan aritzen dira kapitain marxista eta Dimitry aberats errusiarra (Zlatko Burić).

Geroago Yatea hondoratzen denean, jenderik gabeko uharte batean amaituko dute Carl eta Yaya yateko aberats batzuekin eta tripulazioko kide batzuekin, horien artean emakume garbitzaile bat (Dolly de Leon). Uhartean bizirik irauteko borrokan, lehenagoko hierarkiak aldatu egingo dira, garbitzailea baita arrantzan dakien bakarra.[2]

Aktoreak

  • Harris Dickinson: Carl
  • Charlbi Dean: Yaya
  • Dolly de Leon: Abigail
  • Zlatko Burić: Dimitry
  • Woody Harrelson: Thomas Smith kapitaina
  • Iris Berben: Therese
  • Vicki Berlin: Paula
  • Henrik Dorsin: Jorma Björkman
  • Jean-Christophe Folly: Nelson
  • Amanda Walker: Clementine
  • Oliver Ford Davies: Winston
  • Sunnyi Melles: Vera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.