Suediar zine zuzendaria eta gidoigilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Claes Olle Ruben Östlund (Styrsö, Västra Götaland, Suedia, 1974ko apirilaren 13a) suediar zinema zuzendaria da. Fikziozko bost film luze zuzendu ditu: The Guitar Mongoloid (2004), Inclary (2008), Play (2011), Turist (2014) eta The Square.[1][2]
Ruben Östlund | |||
---|---|---|---|
(2014) | |||
← Vincent Lindon - Greta Gerwig → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Styrsö, 1974ko apirilaren 13a (50 urte) | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Andrea Östlund (en) 2007) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valand School of Fine Arts (en) | ||
Hizkuntzak | suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta argazki-zuzendaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Ruben Östlund film laburren eta filmen zuzendari gisa hasi zen 1990eko hamarkadan, modu autodidaktikoan. Ondoren, Gotenburgoko Zinema Eskolan ikasi eta 2001ean graduatu zen. Hain zuzen ere, eskolan onartu zuten bere laburmetraiei esker. Erik Hemmendorff zinema-ekoizlearekin batera, Plattform Produktion produkzio-etxearen sortzailea da.
The Guitar Mongoloid filmak Zinema-Prentsaren Nazioarteko Federazioaren saria irabazi zuen Moskuko Nazioarteko Zinemaldiaren 27. edizioan. Östlunden Incident by a Bank film laburrak Urrezko Hartza irabazi zuen Film Laburrik Onenarentzat, Berlingo Zinemaldi Handiaren 60. edizioan.
2014. urteko bere Force Majeure filma Un Certain Regard sailean lehiatzeko hautatu zuten, Canneseko 2014ko Zinemaldian, eta han irabazi zuen epaimahaiaren saria.
Urtea | Ingelesezko izenburua | Jatorrizko izenburua | Mota |
---|---|---|---|
1993 | Addicted | Filma | |
1997 | Free Radicales | Filma | |
1998 | Free Radicales 2 | Filma | |
2000 | Låt domo andra sköta kärleken | Dokumentala | |
2002 | Family again | Familj igen | Dokumentala |
2004 | The Guitar Mongoloid | Gitarrmongot | Fikzio filma |
2005 | Autobiographical Scene Number 6882 | Scen nr: 6882 ur mitt liv | Fikzio laburmetraia |
2008 | Involuntary | De ofrivilliga | Fikzio filma |
2010 | Incident by a Bank | Händelse vid Banco | Fikzio laburmetraia |
2011 | Play | Fikzio filma | |
2014 | Force majeur | Turist | Fikzio filma |
2017 | The Square | ||
2022 | Triangle of Sadness | Komedia beltza |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2014[3] | Un Certain Regardeko epaimahaiaren saria | Turist | Irabazlea |
2017[1][4] | Urrezko Palma | The Square | Irabazlea |
2022[5] | Urrezko Palma | Triangle of Sadness | Irabazlea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.