Traibuenas
Murelu Kondeko kontzejua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Murelu Kondeko kontzejua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Traibuenas[1][a] Aragoiko Erriberako Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Traibuenas | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko ikuspegia hegoaldetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Murelu Konde |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Traibuenas |
Burua (2019-2023) | Pablo Ardanaz Sancho (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31391 |
Herritarra | traibuenastar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°22′05″N 1°37′41″W |
Azalera | 23,72 km² |
Garaiera | 320 metro |
Distantzia | 56,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 36 (2021) |
2021 urtean 36 biztanle zituen.
Bertako biztanleak traibuenastarrak dira.
Traibuenas toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Traibuenas nafar erromantzetik datorren izena da, esanahi gardena duena ("onak ekartzen ditu"). Mikel Belaskoren ustez, zalantzarik gabe, izen horrek aurretik ezezaguna zen izen bat ordezkatzen du, herria erakartzeko asmoz. Izan ere, 1230ean Traymales bezala agertzen da ("txarrak ekartzen ditu").
Traibuenasko armarria ezezaguna da, inoiz izan ez zuelako. Eskuarki, herriko jaun jabeen, Mirandako dukeen eta, duela gutxi, Cortes de Graenako markesen armarriak erabili ziren. Horren ezean, ondoko Murelu Konde herriaren armarria ere erabiltzen da, udalerriko armarria ere izan zena, eta, beraz, herri horri zerbitzua ematen dion udalak erabiltzen duena da. Hauek dira bere ezkutuak:
Traibuenasko armarriak | ||
---|---|---|
Mirandako dukeen armarria |
Cortes de Graenako markesen armarria |
Murelu Konde udalerriko armarria |
Traibuenas Erdialdea eskualdean dago, Aragoiko Erribera eremu naturalean, Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerrian.
Traibuenas Erriberriko merindadeko herria da, Bardeatik iparraldera, eta Erriberritik hamar kilometro hegoaldera. Herrira heltzeko N-121 errepidea hartu behar da Kaparrotsu edo Erriberri abiapuntutzat harturik.
Geografiaren aldetik, Aragoiko Erribera eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[3][4]
Herriak klima mediterraneo kontinentala dauka. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa (aldaketa termiko handiarekin) eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60-70 baino ez dira izaten. Prezipitazioak nahiko irregularrak dira urte osoan zehar (ekainekin abuztura hiru hilabete idor daude), eta orokorrean ugariagoak dira udaberri eta udazkenean. Haizerik ohikoena iparreko ziertzo haizea da; eta, uda garaian, hegoaldekoa.
Traibuenas iparraldean klima mediterraneoari dagozkion espeziak aurki daitezke, zumelak batez ere, eta hegoaldean, txapardi eta pinuak. Horrez gain, igeltsua ugaria den hegoaldeko lurretan, landare gipsikola eta halofiloak ageri dira.
Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerrian ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Kaparrotsu pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 303 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Datu klimatikoak (Kaparrotsu, 1953-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 23.0 | 28.0 | 32.0 | 38.5 | 42.0 | 47.0 | 43.0 | 41.0 | 33.0 | 27.0 | 21.0 | 47.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.8 | 12.1 | 16.2 | 18.3 | 23.0 | 28.3 | 31.4 | 31.0 | 26.6 | 20.6 | 14.0 | 10.2 | 20.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.5 | 6.9 | 10.2 | 12.3 | 16.7 | 21.2 | 23.9 | 23.7 | 19.9 | 15.1 | 9.4 | 6.1 | 14.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.3 | 1.7 | 4.2 | 6.3 | 10.3 | 14.2 | 16.4 | 16.4 | 13.2 | 9.5 | 4.9 | 2.0 | 8.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -7.0 | -7.0 | -3.0 | 1.0 | 5.0 | 8.0 | 7.0 | 4.0 | -1.0 | -8.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 27.7 | 22.9 | 25.9 | 50.9 | 48.3 | 31.6 | 22.1 | 25.0 | 42.4 | 47.7 | 41.1 | 35.8 | 421.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.5 | 26.6 | 31.0 | 44.2 | 50.6 | 42.2 | 35.8 | 83.0 | 84.2 | 45.5 | 42.5 | 41.2 | 84.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.1 | 8.2 | 7.7 | 10.3 | 9.7 | 6.4 | 4.6 | 4.7 | 5.8 | 9.6 | 10.9 | 9.7 | 97.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.7 | 0.8 | 0.4 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.6 | 2.7 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Bere lursailen errentak, Arradan, Karlos II.a Nafarroakoa erregeak Maria Huillykoari laga zizkion 1380an. Traibuenasko jaurerriari buruz auzi bat izan zuten Andres Deanen oinordekoek eta Mosen Ojerren Maulekoa Arradako jaunak, 1416an Arradako jaunen alde kondenatua izan zena. Jaurerriak, 1455ean Arradako suntsitu ondoren, berezko nortasuna eskuratu zuen, eta Arradako jaunak, Tristan Maulekoak, 1492an Fernando Bakedaori saldutako ondasunen zati da.
Traibuenas jaurerriaren mende egon zen, harik eta jurisdikzio mota hori XIX. mendearen lehen erdian desagertu zen arte; izan ere, horren ondorioz, Murelu Konde udalerrian sartu zen. Garai hartan, Granada Egako dukea zen herriko jaun, Cortesko markesa zenez, jaurerriaren markesatua. Horregatik zegoen arma-kabuko jauregi bat, markesarena. Jaunak izendatzen zuen -aipatu erreformak egin arte- jurisdikzio zibila zuen alkate bat, eta hark ere erabiltzen zuen parrokoa aurkezteko eskubidea. XIX. mendearen erdialdera, Traibuenasek eskola bat zuen, eta bertako irakasleak 1400 erreal jasotzen zituen urtean, bai eta ikasleen gurasoen ordainsari txiki bat ere. Jada jurisdikziorik ez zuten arren, Granada Egako dukeak ziren oraindik gure mendean sartutako terminoaren jabe nagusiak.
Arradako kontzejua, 1972an sortu zen, Nafarroako Foru Aldundiarekin sinaturiko akordioaren ondorioz. Kontzejua Traibuenasko lurretan sortu zen. Kontzeju berriak 2609 hektareako azalera izango zuen, Espainiako Kolonizazio Institutuak herrigune berriak kolonizatzeko eginiko politikaren barnean. Arradako kontzejuko lehen bizilagunak 1960ko hamarkadaren hasierakoak dira, garai hartan hasi zirelako bertan etxeak eraikitzen. Kontzeju independentea eratu arte, Traibuenasko kontzejuko juntaren menpe izan ziren.
1981eko maiatzean, Luis de Silva y Azlor de Aragón jauna, Mirandako dukea eta Germaine Bouchez Narrosko markesak, herriko jabe bakarrak, maizterrei saldu zizkien bakoitzak lantzen zituen lurrak, eta herritarrei oparitu zizkieten etxeak eta eraikinak. Nafarroako Foru Aldundiak laguntzak eman zituen salmenta horiek errazteko.
2021 urteko erroldaren arabera 36 biztanle zituen Traibuenasek.[7]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
70 | 69 | 63 | 62 | 59 | 61 | 61 | 59 | 55 | 60 | 63 | 58 | 64 | 41 | 39 | 51 | 34 | 35 | 35 | 33 | 31 |
Traibuenasko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Pablo Ardanaz Sancho da.
Traibuenasko kontzejua kontzejukidek osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Pablo Ardanaz Sancho da.
2011tik, Traibuenasek kontzejuburu bat izan du:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
- | 2011 | 2015 |
Jesus Maria Labiano Esparza | 2015 | 2019 |
Pablo Ardanaz Sancho | 2019 | jardunean |
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 325 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du NA-1240 errepidean, Arradarantz eta Tafallarantz.
|
325 linea linea erregularra den arren, udalerriko hiru geldialdiak eskariaren araberako geldialdiak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Traibuenas ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Traibuenas ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[9]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,63k zekien euskaraz, 2010ean % 0,60k eta 2018n % 3,30k.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.