From Wikipedia, the free encyclopedia
Tottenham Hotspur Football Club Londresko futbol taldea da, Ingalaterrako hoberenetariko bat historikoki. Taldea 1882an sortu zen. Beti Premier Leaguean (Ingalaterrako ligako lehen mailan) parte hartu izan du, 92-93ko denboraldian izan ezik, bigarren mailara jaitsi zelako. Herrialdearen Lehen Mailako 2 Liga irabazi ditu 1951n eta 1961ean, bai eta 8 Kopa ere.
Tottenham Hotspur Football Club | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Tottenham Hotspur Football Club | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia | The Lilywhites eta The Spurs | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Premier League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Tottenham Hotspur Stadium: Tottenham 51.6044°N 0.0664°W (2019–) 62.062 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehendakaria | Daniel Levy (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Ange Postecoglou | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoitza nagusi | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | ENIC Group (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Zeren jabe | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1882ko irailaren 5a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | BBC Sports Personality Team of the Year Award (1961) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
webgune ofiziala |
Talde honek 2017 arte, White Hart Lane futbol zelaian jokatu zuen, zelaia eraistea erabaki zuten arte. Harrezkeroztik Wembley futbol zelaian, 90.000 ikuslerentzako tokia duen zelaian. Gaur egun eta 2019. urtetik Tottenham Hotspur Stadium estadioan jokatzen du.
Europako txapelketa bat irabazi zuen Ingalaterrako lehen taldea izan zen 1963an, Errekopa hain zuzen ere (Atletico de Madriden aurka). UEFA Kopa bi ere eskuratu ditu, 1984an Anderlechten aurka eta 1972an Feyenoorden aurka. 2019an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen baina Liverpool-ek 2-0 emaitzaz garaitu zuen.
Taldea 1882an sortu zen Londresko Tottenham auzoan, Hotspur Footall Club izenarekin, unibertsitate bateko ikasleen eskutik. Ikasle haiek unibertsitate bereko cricket taldeko partaide ziren.
Cricketeko jokalariek taldea sortu zutenean hasi zen dena. Partiduak Tottenhameko paduretan jokatzen zituzten.
1885ean, beraien lehen partidu ofiziala jokatu zuten. 1887-an Arsenalen kontrako lehen partidua jokatu zuten(beraien iparraldeko aurkaririk nagusiena).1888an “Nortumberland Park”-era aldatu ziren, partiduak baldintza hobea jokatu ahal izateko.
1895eko abenduaren 16a oso data garrantzitsua izan zen taldearentzat, Tottenham taldea, talde profesional bihurtu baitzen.
Zortzi urtetan partidarik jokatu gabe egon ondoren Euskal Selekzioak 1988an partida berria jokatu zuen San Mamesen Bai Eukarari kanpainaren barnean. Aurkaria Tottenham Hotspurs izan zen, garai modernoan futbol elkarte baten aurka jokatu duen aldi bakarra izanik, eta 4-0 irabazi zuten euskaldunek.
Terry Neilek hartu zuen taldearen ardura 1992an, baina denboraldi bakarra izan zen taldearen entrenatzaile, taldea bigarren mailara jaitsi zelako denboraldi hartan (historiako lehen eta aldi bakarra). Keith Burkinshaw izan zen Terry-ren ordezkoa.
Liga gehiagorik irabazi ez badu ere Kopa ugari eskuratu ditu, azkenak 1991eko Kopa eta 1999 eta 2008ko Ligako Kopak. Azken denboraldietan Europara sartu izan da noizbehinka, beti ere UEFA Kopan. 2014-15 denboraldian bosgarren egin du ligan eta Ligako Kopako finala jokatu du, baina Chelseak 2-0 gainditu zuen. 2015-16an Ligan hirugarren postua lortu zuen eta 2016-17 denboraldian bigarrena izan zen. 2018-19 denboraldia bikaina egin zuen, ligan laugarrena izan zen eta Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen, baina Liverpool-ek 2-0 emaitzaz garaitu zuen.
1921ean klubak armarri bat sortu zuen taldea errepresentatzeko eta urte bereko FA Cup-eko finaleko kamisetan sinbolo bat eraman zezaten. Oilar bat izan zen aukeratutako ikurra. Ordundik eraman du Totenham-ek oilar baten sinbolo, 1966,urtea, urte hartan oilarrari baloi bat gehitu zitzaion azpian, baina oilarra izan dute ikur nagusi.
Tottenham-ek beti jantzi bera eraman du lehen ekipazio bezala, kamiseta txuria, galtza urdinak eta galtzerdi txuriak. Baina bigarrena beti aldatzen joan da.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2024ko uztailaren 13an eguneratua.
|
|
Partida bakarra Euskal Herriko selekzioaren aurka jokatu du.
Eguna | Estadioa | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|
1988ko maiatzaren 10a | San Mames (Bilbo) | Euskal Herriko selekzioa | 4-0 | Tottenham Hotspur |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.