Ingalaterrako Futbol Kopa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ingalaterrako Futbol Kopa
Remove ads

FA Cup (Football Association Challenge Cup) edo Ingalaterrako Futbol Kopa urtero Ingalaterran jokatu ohi den futbol lehiaketa bat da. Gaur egun 700 talde baino gehiago lehiatzen dira. Herrialde barneko munduko kopa guztien artean ospe handienekoa dela jo ohi da.

Datu azkarrak Ingalaterrako Futbol Kopa Football Association Challenge Cup ...
Thumb
Ingalaterrako Futbol Kopan 1992az geroztik erabiltzen den laugarren trofeoa. 1911ko hirugarren trofeoaren diseinu bera du.
Remove ads

Historia

1871an jokatu zen lehenbiziko FA Cup lehiaketa. Munduko futbol lehiaketa zaharrena da.

1916tik 1919rarte Lehen Mundu Gerra dela eta jokatzeari bertan behera laga zitzaion. 1940 eta 1945 artean Bigarren Mundu Gerrak lehiaketa berriz ere etetea derrigortzen du.

Lehiaketa sistema

Lehiaketa sistema partida bakarreko kanporaketa zuzenean oinarritzen da, lehiaketa talde guztiek osatzen duten taula orokor batean antolatuta dagoelarik. Berdinketa kasuan, lehenengo partidan kanpoko taldea izan denaren futbol-zelaian partida gehigarri bat jokatu ohi da. Beste berdinketa bat jazo ezkero, bisitari gisa gol gehien sartu dituen taldea hurrengo txandara igaroko dela esan nahi du. Berdinketak jarraitu ezkero, penalty jaurtiketara jo ohi da. Ingalaterrako Futbol Kopako txapeldunak datorren urterako UEFA Europa League txapelketan jokatzeko postua bereganatzen du.

Remove ads

Egoitzak

Usadioz Ingalaterrako Futbol Koparen finala Londresko Wembley Stadium zelaian jokatu ohi da. Halere zelai horren zaharberritzea dela eta, 2001tik aurrera Galesko Cardiff hiriburuan dagoen Millennium Stadium zelaian jokatu zen. 2008tik aurrera Wembley berriz ere finalaren egoitza bilakatu zen. Antzina beste zelai batzuetan ere jokatu zen: Kennington Oval (1872 eta 1874-92), Crystal Palace Park (1895-1914), Stamford Bridge (1920-22), eta 1873an Fulhamgo Lillie Bridge zelaian (London) el 1873. Finalerdiak futbol-zelai neutraletan jokatu ohi dira.

Babesleak

FA Cup lehiaketa 1994-95tik aurrera babestuta dago, halere bere izen ofiziala ez du aldatu. Lehiaketaren babesleak orain arte honako hauek izan dira:

  • 1995-1998: Littlewoods
  • 1999-2002: AXA
  • 2003-2006: Carlsberg, McDonald's, Nationwide, Pepsi, Umbro
  • 2006-2010: E.ON

Finalak

Talde guztiak ingelesak dira banderarekin markaturiko Eskozia eskoziarrak eta Gales galesak ezik.

Informazio gehiago Urtea, Txapelduna ...
  • (luz), luzapenaren ondoren.
  • (pen), penalti jaurtiketetan.
Remove ads

Txapeldunak

Informazio gehiago Taldea, Garaipenak ...
Remove ads

Ikus gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads