Tolosako Konderria

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tolosako Konderria
Remove ads

Tolosako Konderria Frantziako hegoaldean, Tolosa inguruan, kokatutako konderria izan zen; buruzagia jatorrizko sei Frantziako pareetako bat zen.

Datu azkarrak Tolosako Konderria Comtat de Tolosa, Geografia ...
Remove ads

Historia

Carolus Handiak 778an, Orreagan menderatua izan ondoren, baskoien mugak defenditzeko sortu eta Akitaniako erresumaren zati bat bilakatu zuen. 850. urtetik aurrera erresuma desegin zenean, eskualdeko boteregune Tolosatik Poitiersera mugitu eta Rouergueko kondeak, Tolosako ere zutenak, jaraunspenezko bihurtu zituzten bere lurraldeak.

Kondeak Gothiako markesak eta Narbonako dukeak ere baziren eta Berta Rouerguekoa hil zenean, Saint-Gillesko kondea zen Erramunek Gilen IX.a Akitaniakoarekin borrokatu zuen konderria izateko. Erramunek irabazi eta bere leinuak konderria zuzendu zuen.

Bere oinordekoek Bartzelonako kondeak borrokatu zituzten Languedoc eta Proventzan eragina izateko. Bakea XII. mendearen bigarren partean ailegatu zen.

Ordurako kataroen heresia berria sortu zen konderrian. Erramun V.a Tolosakoak heresia borrokatzeko laguntza eskatu bazuen ere, XIII. mendearen hasierako hain zen hedatua ezen Erramun VI.a Tolosakoak ezin baitzuen bere biztanlearen hain zati handi borrokatu. Pierre de Castelnau pontifize-mandatariaren hilketak Gurutzada Albitarra sortu zuen, 1271an Frantziako erregeak konderria anexionatu zuenean bukatu zena[1].

Remove ads

Banaketa administratiboa

Tolosako Konderriaren eremu nagusiak honako hauek dira:

Ikus, gainera

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads