From Wikipedia, the free encyclopedia
Thomas Penson De Quincey (Greenheys, Manchester, 1785eko abuztuaren 15a - Edinburgo, 1859ko abenduaren 8a) idazle ingelesa izan zen.
Thomas De Quincey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manchester, 1785eko abuztuaren 15a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | Edinburgo, 1859ko abenduaren 8a (74 urte) |
Hobiratze lekua | St Cuthbert's Church, Edinburgh (en) |
Familia | |
Aita | Thomas Quincey |
Ama | Elizabeth Penson |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brasenose College (en) The Manchester Grammar School (en) Worcester College (en) King Edward's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, kazetaria, idazlea, eleberrigilea, itzultzailea, autobiografialaria, prosalaria, saiakeragilea, literatura-kritikaria eta filosofoa |
Merkatari baten semea zen, eta Londresa jo zuen aita hil zitzaionean. 1804. urtean hasi zen opioa hartzen, eta oso zalea izan zen bizitza guztian. London Magazine aldizkarian idatzi zituen bi artikulu (1821), eta liburu gisa argitaratu ziren hurrengo urtean: Confessions of an English Opium-eater (1822, «Opiozale ingeles baten aitorpenak»). Liburu honen argitalpen berriago eta osatuago bat eskaini zuen De Quinceyk berak 1856an.
The English Mail-Coach (1854, «Zaldi-gurdi ingelesa») liburua ametsetako munduan oinarritua da. De Quinceyk saiakera lan ugari eman zuen argitara hainbat aldizkaritan: On Murder as of the Fine Arts (1827, «Hilketa arte eder gisa»); Joan of Arc (1847, «Joana Arcekoa»), heroi frantsesaren zigorra arrazoitzen duen obra; Macbethi buruzko saiakera bat. Bere poema lirikoen bilduma Blackwood´s Magazine aldizkarian agertu zen 1845ean, Suspiria de Profundis izenburupean. Lakeko poetekin batera ibili zen (William Wordsworth, Samuel Taylor Coleridge, Robert Southey) eta harreman horren fruitu Reminiscences of the English Lake Poets (1834, «Lakeko Olerkari ingelesen oroitzapenak») kritika-liburu baliotsua idatzi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas De Quincey |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.