filosofo eta olerkaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Samuel Taylor Coleridge (Ottery St Mary, Devon, 1772ko urriaren 21 - Highgate, Londres, 1834ko uztailaren 25a) ingeles kritikari, filosofo eta olerkaria izan zen.
Samuel Taylor Coleridge | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ottery St. Mary, 1772ko urriaren 21a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres, 1834ko uztailaren 25a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Church of St Michael (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | John Coleridge |
Ama | Anne Bowden |
Ezkontidea(k) | Mary Matilda Betham (en) Sarah Fricker (en) (1795eko abuztua - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ's Hospital (en) Jesus College (en) The King's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | William Wales |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, filosofoa, teologoa, literatura-kritikaria, kritikaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Lake Poets (en) Errege Literatura Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
| |
Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Jesus Collegen, baina ez zuen graduazioa lortu. Gaztetan, erlijioan, unitarista izan zen (Hirutasun Santua ukatzen duen eta Jainkoa izaki bakarra dela dioen dotrina protestantea, Ingalaterran garai hartan aski indartsua), materialista filosofian, eta erradikala politikan; geroago, anglikanoa eta kontserbadorea izatera iritsi zen. 1790ean, eritasun larri baten ondoren, opioa erretzen hasi zen; uzteko ahaleginak egin arren, bizitza osoan jarraituko zuen opioa hartzen, eta arazo larriak ekarri zizkion atxikitasun horrek. Bizimodu nahasia egin zuen beti, zorrez beterik, ezin diru-iturri segururik aurkitu. 1830 urte inguruan, gero eta kritika hobeak jasotzen hasi zen; aldi berean, bere garaiko kritikari hoberentzat jotzen zuten Coleridge bera.
1796an argitara eman zuen poema-bilduma, Poems on various subjects («Hainbat gairi buruzko poemak»), eta 1798an, William Wordsworthekin batera, idatzi zituen Lyrical Ballads (bereziki, The Rime of the Ancient Mariner eta The Nightingale) baladak Ingalaterrako erromantizismoaren aitzindaritzat hartzen dira. Alemaniako erromantikoen ildo beretik abiaturik (Kant eta Schelling alemaniar idazleen lanak ezagutarazi zituen Ingalaterran), Plotinoren eta neoplatonikoen gaiak biltzen zituen filosofia mistiko batera lerratu zen, Aids to reflection, (1825, «Gogoetarako lagungarriak»). Horrezaz gainera, ospe handia izan zuen literatura-kritikari gisa eta berebiziko bultzada eman zion genero hari Shakespeareri buruzko hitzaldiak eta Biographia Litteraria (1817, erromantizismoaren oinarriak azaltzen dituen obra) lanen bitartez.
Coleridgeren ikuspuntutik, literaturaren osagai garrantzitsuena berak irudimen gisa deskribatu zuen emozioaren eta pentsamenduaren batasuna da. Bereziki azpimarratu zuen poesiak duen ahalmena unibertsaltasuna eta partikulartasuna lotzeko, gauzen alderdi objektiboa eta subjektiboa, orokorra eta indibiduala.
Joseba Sarrionandia idazleak Coleridge lanez interes berezia erakutsi du. 1985an haren lan ospetsuaren itzulpena argitaratu zuen:
Colerigeren poema luze hau Wodsworthenarekin batera idatzitako Lyrical Ballads liburuan agertu zen. Batzuen iritziz poema hau "Erromantizismo ingelesaren manifestu nagusia" eta "gailurra", "benetako maisu lana" da.[1] Poema marinel madarikatuaren gaia lantzen du: albatrosa (itsas hegaztia) hiltzeagatik untzia madarikatua da eta, ondorioz, itsaso ezezagunetan galdu egingo da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.