From Wikipedia, the free encyclopedia
The Snapper (euskaraz Kriskitinlaria) 1993ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren film bat da. Roddy Doyle idazlearen izen bereko eleberri batean oinarritua dago. Colm Meaney, Tina Kellegher, Ruth McCabe, Brendan Gleeson, Karen Woodley eta Dierdre O'Brien aktoreek antzeztu zuten.
The Snapper | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | The Snapper |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Snapper (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Frears |
Gidoigilea(k) | Roddy Doyle (mul) |
Antzezlea(k) | |
Colm Meaney Brendan Gleeson Cathy Belton (en) Stanley Townsend (en) Pat Laffan (en) Tina Kellegher (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | BBC |
Argazki-zuzendaria | Oliver Stapleton |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin |
Historia | |
Jasotako sariak | |
1990eko hamarkadaren hasierako Dublin hiriko langile auzo batean girotua dago. Bertan, Sharon Curley (Tina Kellegher) izeneko 20 urteko neska bat bizi da, irlandar langile familia bateko alaba zaharrena delarik. Egun batez haurdun gelditu dela konturatu eta gurasoei esango die (Colm Meaney eta Ruth McCabe), baina mundura datorren haurraren aita nor den esateari uko egiten dio, ondorioz lasterrera auzotarren esamesen jomuga izango da.
Ondoren, Sharonek esamesak amaitzeko asmoz bere haurraren aita espainiar itsasgizon bat dela aipatuko du, baina azkenik bere aitaren laguna den Georgie Burgess-ek neska gaztea mozkortuta eta bakarrik zegoela aprobetxatuz bortxatu zuela jakingo da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.