From Wikipedia, the free encyclopedia
The Passion of the Christ (euskaraz Kristoren Pasioa) 2004ko Mel Gibson australo-estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen gisa Bibliako Itun Berriko Kristoren Pasioaren pasartean oinarritua, Jesukristoren azken egunak agertzen direlarik. Jim Caviezel, Monica Bellucci eta Maia Morgenstern aktoreek antzeztu zuten.
The Passion of the Christ | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2004 | |||
Izenburua | The Passion of the Christ eta Pasja | |||
Jatorrizko hizkuntza | aramera latina hebreera | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa, Film biografikoa, zinema historikoa, Christian fiction (en) eta Pepluma | |||
Iraupena | 127 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Nekaldia The Dolorous Passion of Our Lord Jesus Christ (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Basilicata | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Mel Gibson | |||
Gidoigilea(k) | Benedict Fitzgerald (en) William Fulco (en) Mel Gibson | |||
Antzezlea(k) | ||||
James Caviezel (Jesus Nazaretekoa) Maia Morgenstern (en) (Maria) Monica Bellucci (Maria Magdalena) Hristo Shopov (en) (Pontzio Pilatos) Rosalinda Celentano (Satan) Sergio Rubini (Penitent Thief (en) ) Francesco De Vito (Petri) Mattia Sbragia (Kaifas) Toni Bertorelli (Annas (en) ) Angelo Di Loreta (en) Luca Lionello (Juda Iskariote) Claudia Gerini (Pontius Pilate's wife (en) ) Pietro Sarubbi (en) (Barrabas) Giacinto Ferro (en) (Josef Arimateakoa) Sabrina Impacciatore (en) (Veronika) Lucio Allocca (en) Giuseppe Loconsole (en) Hafedh Khalifa (en) Davide Marotta (en) Fabio Sartor (en) Christo Jivkov (en) (Joan) Luca De Dominicis (en) (Herodes Antipas) Francesco Cabras (Impenitent thief (en) ) Ted Rusoff (en) Ivano Marescotti Jarreth Merz (en) (Simon of Cyrene (en) ) Abel Jafri (en) Emilio De Marchi (en) Giovanni Vettorazzo | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Mel Gibson Bruce Davey Stephen McEveety | |||
Konpainia ekoizlea | Icon Productions (en) | |||
Edizioa | John Wright (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Francesco Frigeri (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Debney | |||
Argazki-zuzendaria | Caleb Deschanel | |||
Jantzi-diseinatzailea | Maurizio Millenotti (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Israel | |||
ikusi
| ||||
Historia | ||||
Nominazioak | ||||
thepassionofchrist.com | ||||
| ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Gibsonek filma katolikoen bertsioa edo ikuspuntutik ahal bezain fidelena izatea nahi izan zuen, ondorioz eszena bortitz, latz eta odoltsuak agertzen dira, gainera solasaldiak garai hartan Jesukristo bizi zen Judeako lurraldean mintzatzen ziren aramera, latina eta hebreera hizkuntzetan burutuak dira.
30. urtean. Erromatar Inperioak mende hartu duen Judeako probintzian Jesus Nazaretekoa (Jim Caviezel) izeneko galilear arotzak "Jainkoaren Erresumaren" ailegatzea iragarri eta jarraitzaile talde batez inguratu da: Hamabi Apostoluak. Mendeetan zehar, juduek Mesias delakoaren iritsieraren zain egon dira, hots, euren aberria okupatzaileen menpetik askatu eta justizian oinarritutako ordena berria ezarriko duen salbatzailea. Jesusen irakaspenek jende andana erakartzen dute, hura Mesias berria delakoan, tartean berau erromatarrei salduko dien Juda Iskariote (Luca Lionello) dagoelarik. Judu agintariei ezinikusia irabazi du eta erromatarrek iraultzailetzat jotzen dute, hortaz, azken hauek Jesus atxilotu eta Pontzio Pilatosek (Hristo Shopov) juduen matxinada ekidin asmoz gurutziltzatuta hiltzera zigortuko du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.